2013-12-09

IRAKURKETA TUTORIZATUA

        Azaroak 22an  5 eta 6. mailako ikasleok lan berri honetan hasi ginen, 1 et 2. mailako ikasleei irakurtzen alguntzan gure eredua eskainiz.

        Zerbait mejoratu dute ordutik hona.

      5 eta 6. mailako ikasle bakoitzak 1 edo 2. mailako ikasle bat dugu bikote bezala. Guk, lehenengo, etxera eramaten dugu elkarrekin irakurri behar dugun ipuina, etxean irakurketa lantzeko. Ostiral goizetan 1 eta 2. mailako ikasleen gelara joaten gara, guk hartutako ipuina besteei irakurtzera. Ondoren, guk irakurritakoa beraiek irakurtzen dute. 








       Gure gelako ikasle batek bikoterik ez duenez, saio amaieran, guztioi bere ipuina irakurtzen digu. Irakurri eta gero, 1 eta 2. mailako ikasleek irakurri duten ipuina etxera eramaten dute aste bukaeran etxean irakurtzeko.






        Azkenik, astelehenean liburuak gure gelara ekartzen dizkigute eta guk geure artean aldatu egiten ditugu.



EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

      Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen.

      
      Euskararen Eguna ospatzeko eskolara sartu eta lehendabizi egin genuen gauza bezperan egindako txartelak gimnasioan jarritako pankartan itsastea izan zen. Pankartan, abioneta bat beste pankarta bat eramaten agertzen  zen. Pankarta horretan 5 kartulina zeuden eta gainean "EUSKARAZ BIZI NAHI DUT" jartzen zuen.


      Aratsaldean,  hiruretan,  gimnasiora joan ginen  eta betso hau abestu genuen:


                                         
 Jaiotzatikan nola 
geran gu euskaldun
izan behar genduke 
euskararen lagun
guztion aleginez 
bihurtu ditzagun
urteko egun denak 
euskararen egun.



      Hau abestu ondoren hiru kantu abestu genituen: Ikusi mendizaleak, Behin betiko eta Pausoka- pausoka.


      Ondoren, 15:30etan gimnasiako irakasleak altxorraren bila antolatu zigutenez jolasean hasi ginen. Bi altxor bilaketa egon ziren; bat, 2, 3, 4 eta 5 urtekoena eta bestea 1, 2, 3, 4, 5 eta 6. mailakoena. Lehenengo taldekoak (Haur Hezkuntzakoak) eskolan eta eskola inguruan ibili ziren. LHkoak berriz, bi ibilbide desberdin egin genituen: gazteenak eskola inguruan eta zaharrenak herrian.16:00ak aldera bukatu genuen.






     Horren segidan Borondegira joan ginen bingoan jolastera. Aratzek eta Fidelek irabazi zuten. Gero goizean eskolan egindako kukurutxoetan gaztainak sartu eta jan genituen. Goxokiak ere eman zizkiguten eta kanpora irten ginen.


      

Horrela amaitu genuen Euskararen Eguna,oso ondo pasa genuen.



Asteko esaera zaharra


  Azkar eta asko, astoak buztanpetik.

   
    Lan asko eta azkar ezin dira ondo egin. 



 

2013-12-03

EKOSISTEMA

Lehenengo hiruhilabetekoan inguruneko klaseetan "ekosistema" landu dugu. Honen barruan ekosistema, bizitzaren funtzioak, onddoak eta landareak landu ditugu.

Txanelako liburuan testuak irakurri ditugu eta gero laburtu eta koadernoan idatzi ditugu.Ondoren dena buruz ikasi genuen eta kontrola aprobatu genuen.Jarraian taldeetan banatu gintuen Anttonek eta informazioa ere banatu zigun.

Lehenengo aurkezpena prestatzen hasi ginen. PowerPoint programarekin osatu genuen aurkezpena. Ondoren, murala egin genuen landareen sailkapenari buruz. Azkenik aurkezpena egin genuen bi egunetan banatuta. Hainbat guraso etorri ziren. Oso pozik joan ziren etxera.

Hurrengo lana pelikula bat osatzea zen. Lehengo talde bakoitzak aurkezpenean esandakoa mikrofonoz grabatu genuen, AUDACITY programa erabiliz. Movie Maker programa erabiliz irudiak eta audioak elkartuz pelikula bat osatu dugu. Jarraian pelikula Youtubera igo dugu.

Hemen behean ikusi dezakezu gure pelikula.

.

2013-12-02

Asteko esaera zaharrak

Enarak goian hara eta hona, luzaroan eguraldi ona.


Txoriak eguraldi ona adierazten duela.








2013-11-25

ASTEKO ESAERA ZAHARRA



Arin eta ondo ,usoak hegan!


Gauzak azkar eginda gaizki irteten direla normalean.






2013-11-18

UDAZKENEKO ERAKUSKETA

UDANO GAZA EKRI DIUGU ESKOLARA: OMTA, AROA, PIPERA, MAHATSA, MSUTA, EKURA, IHRA, SAGRA, BABRUNA, PERHXUA, LIOIA, ALMERA, KALBINA, GATINA, AZA, PIKUA, PINAUUA, IRSGRA,

Udazkeneko gauzak ekarri ditugu eskolara: tomatea, artoa, piperra, mahatsa, masustak, ezkurrak, intxaurrak, sagarrak, babarrunak, perretxikua, limoia, almendrak, kalabazina, gaztainak, aza, pikuak, pinaburua eta irasagarra.
HAUR HEZKUNTZA 4-5 urte














2-3 urtekoek ere beste erakusketa polit bat egin dute, bertan udazkeneko fruitu eta landare ezberdinak jarri dituztelarik.




IHINTZA LARRAÑAGA UZKUDUN GURE ESKOLAN


Ihintza gure eskolara etorri zen ikastera. Andereño izateko ikasten ari da Donostiako Unibertsitatean. Lanak egiten asko eta ondo lagundu digu. Pottokoren ipuina kontatu zigun eta oparitu zigun. Berarekin oso ondo pasa dugu. Eskerrik asko ipuinarengatik eta denoi   laguntzeagatik. Oso ondo pasa gabonak

LH 1



2013-10-28

Asteko esaera zaharrak

Hau parea, karakola eta barea!

Portaera berdintsua duten bi pertsona gauza berdina egiten ari direnean.




.

2013-10-14

Eskolako berriak

Praktikakoak etorri dira eskolara

    Aste hontan praktikakoak etorri dira 5 asterako San Martin Herri Eskolara. 1.Ziklora Ihintza Larrañaga.  2.Ziklora Eneritz Korta eta3.Ziklora Haitz Munizio.Ihintza Errezilgoa da,Eneritz Azkoitikoa eta Haitz ere Azkoitikoa da.

ASTEKO ESAERA ZAHARRAK

 
ZOZOAK BELEARI IPUR-BELTZ


    Biak berdinak direnean eta elkarri aitzakia botatzen ari direnean.




 
                                                                   



                                             



 

2013-10-07

SASTARRAINGO EGONALDIA

Urriak 3 eta 4an, Sastarrainera joan ginen 1,2,3,4,5 eta 6.mailakoak. Aurrena Zestoara joan ginen autobusez. 

Sastarrainera oinez joan ginen. 20 minutu pasatakoan Sastarrainera ailegatu ginen. Ailegatutakoan, begiraleak arauak esplikatu zizkigun. Taldeak ere egin genituen, Karmen (k) eta Beltz (B).

Bazkaltzeko arduradunak egin zituzten, eta jatorduetan mahaiak prestatu eta janaria zerbitzatzen zuten. Bazkaldu eta gero jolas librea egin genuen 15:00rak arte. Ondoren, ekintzak egin genituen. Karmen taldea, kobazulora sartu zen eta bitartean Beltz taldeak ogia egin zuen.

Ekintzak bukatutakoan 19:00ak arte jolas librea egin genuen. 19:00etan, logelak ikustera joan ginen eta logela bakoitzean, 20 ohe zeuden. Oheak ikusitakoan jolasak egin genituen.

Jolasak bukatutakoan, afaltzera joan ginen. Afaldu ondoren, gaubela egin genuen. Gaubela bukatutakoan, ohera joan ginen. 

Hurrengo egunean Beltz taldea kobazulora joan zen eta Karmen taldeak ogia egiten gelditu zen. Ekintzak bukatutakoan, bazkaldu eta etxera joan ginen.


Ekain ekintza

Ekain ekintza hiru zatitan banatua zegoen, lehen gizakia bezela margotu, lehen gizakiak bezala sua egin eta kobazulo txiki batera sartu.

Lehendabizi, hiru ereduei begiratuz hiru marrazki egin genituen, hartzak, zaldi bat eta bisontea. Lerroak ikatzarekin egin genituen eta barrualdea buztinez egin genuen.

Ondoren, sua egin genuen bi harri berezi eta ardagaia erabiliz.

Lehenengo ardagaiari pusketa txiki batzuk kendu genizkion, gero su harria eta pirita erabiliz biak elkarri jotzen txinpartak ardagaiari erontzen utziz, zaila zenez gutxik lortu genuen, baina lortu genuenak ardagaian piztutako txinparta  kabi moduko batera sartu genuen, eskularrua jantzi, kanpora atera eta kabia eskuetan artuz besoari bueltak eman genizkion txinpartari oxigeneoa emanez.

Deskansatu ondoren, kobazulora joan ginen. Bosteko taldeetan sartu ginen kobazolora. Dibertigarria izan zen.



Ogiaren ekintza

Sastarraineko ekintza bat ogia nola egiten zen ikastea zen.

Txarroa 500 ml. ur epelez bete eta legamia birinduta bota genuen txarrora. Kilo bat irin bota genuen ontzira , txarroko ura pixkanaka- pixkanaka bota genuen irinetara. Ondoren , nahastu egin genuen eskuekin. Esku trapu batekin ondo estali genuen fermentatu(puztu) arte utzi genuen, forma eman genion , arrautza gainetik bota genion kolorea hartzeko eta azkenik labera sartu genuen.

Jarraian, ogi integrala egin genuen baina 600 ml ur erabilita eta irin integralarekin.

Azkenik, bideo bat ikusi genuen ogia nola egiten zen ikusteko.




ASTEKO ESAERA ZAHARRAK

     Ardi-larruz otsoa estaltzen da.

                  Gaiztoa izan eta txintxoarena egiten saiatzen dena.







2013-09-30

Herriko eta eskolako berriak

                                     PIRULETAK

Aratz  aurreko astean Salouen egon zen eta hamar piruleta ekarri dizkigu, bakoitzarentzat bana.





                                   SASTARRAIN

Urriak 3 an, Sastarrainera joango gara. Bertan, gau bat pasatuko dugu eta gero etxera. Han ogia egin eta Ekain kobazuloa dagoen inguruko kobazulora sartuko gara. Eta gaubela ere egingo dugu.


                                 ERNIOKO FESTAK

    Irailak 27-an,igandean Ernioko festak ziren. Jende asko bildu zen Ernion,  goizean batez ere.Kotxe asko ikusten ziren, Odrian, Iturburun, eta Trintxeran. Igandean bukatu ziren Ernioko festak eta horregatik  jende asko igo zen Erniora. Letera ere jende asko jeitxi zen Zelatundik.   



ASTEKO ESAERA ZAHARRA

Zenbat eta gorago, tximinoak ipurdia ageriago.

Akats bat egiten duenak, zenbat eta arroago,are eta nabarmenago.







.

2013-09-25

ESKOLAKO ETA HERRIKO BERRIAK

             
Urtero bezala, eskolaz kanpoko kirolak daude:

Batzuk saskibaloian apuntatu dira  , beste batzuk pilotan eta beste batzuk futbolean. Herri kiroletan eta palan ez da inor apuntatu.



OLERKIAK

TXANELA   egiten ari garen bitartean olerki batzuk irakurri eta grabatu ditugu.


Itsaso




Nahia
Oier





Julen Labaka
Saioa




Janire
Julen Rueda




Haritz
Elaia







ASTEKO ESAERA ZAHARRA

       Kalean uso, etxean otso.

Kalean txintxo plantak egin,  baina etxean gaiztoa denari esaten zaio.



2013-06-26

GOIZPASA ORION

GOIZPASA ORION


AUTOBUS ANDIAN OIOA JOAN GIÑEN.

ITSASONTZIAK IKUSI EITUEN.

ATAK, OILOAK, AAUEA, KAKTUSAK, XITA, ARAULZA ETA ANZARRAK ZEUDEN.

PARKEAN ODARRAREKIN JOLASTU GENUEN.

OALA ZABALDU ETA BAKAU EGIN GENUEN.

AUTOBUS TXIKIAN IULI GINEN.



Goizpasa Orion

Autobus handian Oriora joan ginen. Itsasontziak ikusi genituen. Ahateak, oiloak, ahate kumeak, txitak, arraultza, antzarrak eta kaktusak zeuden. Parkean hondarrarekin jolastu genuen. Autobus txikian itzuli ginen.






2013-06-16

Pinotxoren abenturak

     Maiatza osoan "liburuen altxorra" izeneko kutxa eskolan izan dugu.  Kutxa ekarri zigun  Imanolek Pinotxoren benetako abenturak jasotzen zituen liburua utzi zigun 3. zikloko ikasleei, guk berarekin zerbait egiteko aukera emanez.

     Anttonek liburua atal ezberdinetan ( 36 ) fotokopiatu zuen eta ondoren gutako bakoitzari atal bana eman zigun guk lasai irakurri,  ondo pentsatu eta  besteei kontatzeko balioko zuen laburpen bat egiteko.  Horrekin batera orri bana eman zigun pentsatutako laburpena idatzi eta marrazki bat egiteko.

     Idatzitako 36 orriekin ipuin bat osatu dugu. Imanoli ale bat eman genion eta asko gustatu zitzaion. Gainera, gure ipuina Foru Aldundian entregatuko zuela esan zigun. Oso pozik geratu ginen.

     Ipuina osatzeaz gain, gutako bakoitzak gure atala gelakideei kontatu diegu eta bitartean bideoan grabatu.

     Egindako lana polita iruditu zaigu.

1 atala - Elaia




2 atala - Itxaso

 

3 atala - Mattin



4 atala - Mikel



5 atala - Saioa



6 atala - Haritz



7 atala - Xabi



8 atala - Izar



9 atala - Nahia




10 atala - Naikari



11 atala - Leire

2013-06-11

Maiatzaren 31an lehenengo,bigarren eta hirugarrengo ziklokoak Txuri- Urdinera joan ginen.
Goizeko hamarretan iritsi ginen eta hamabiak arte bertan egon ginen.
Hasiera batean, gu bakarrik patinatu genuen. Ondoren, monitoreekin ibili ginen. Beraiekin gauzatxo batzuk ikasi genituen: Atzeraka patinatu, frenatu,hanka baten gainean jarri, etab.
Gero joku batzuk egin genituen eta azkenik, diskoteka jarri zuten.
Oso ondo pasa genuen eta urrengo urtean berriro bueltatu nahi dugu.
Txuri - Urdinetik ateratakoan euria ari zuenez, Oriora joan beharrean Albizturko frontoira joan ginen.
Bertan bazkaldu eta jolastu egin genuen.Ah! eta frontoia garbitu eta txukundu genuen aldegin baino lehen.
Eguna amaitzeko eskolara etorri ginen eta hemen bideo bat ikusi genuen batzuk eta beste batzuk ordenagailutan ibili ginen.







2013-06-05

Maiatzaren 27an hazien tailerra egin genuen bigarren eta hirugarren zikloko ikasleak.
Orain dela hilabete hazi desberdin batzuk landatu genituen  pote batzutan eta oraingo honetan botila batzutara aldatu genituen sortutako landareak.
Horren ondoren jolas batzuk egin genituen.Jolas horien bidez ekosisteman ematen diren harreman desberdinak aztertu genituen.
Ondo pasa genuen.

     LH2ko ikasleak

2013-05-22

ESKULANAK


EZIN ESAN 2-3 URTEKO HAURRAK ARTISTAK EZ DIRENIK. HONA HEMEN BERAIEK EGINDAKO LAN BATZUK.





2013-05-21

IGERIKETA IKASTAROAN PRIMERAN!!!!

Apirilak 29an Errezilgo eskolako ume batzuk piszinako ikastaroa egiten hasi ginen.
Lehenengo eta bigarrengo zikloko umeak hain zuzen.
Igeriketa teknika desberdinak ikasten ari gara.Adibidez: “crowl”, bular-eran…
Urtero bezala ostiraletan jolas desberdinak egiten ditugu . Horretarako uztaiak , manta, txurroak ,baloiak eta forma desberdinetako kortxoak erabiltzen ditugu.
Denak talde batean gaude. Bi kale hartzen ditugu ariketak egiteko.
Batzuk buruzka botatzen ikasi dugu. “Crowl” eta Bular- eran hobetu dugu. Gehienak kortxorik gabe hasi gara. Egunero, saioaren bukaeran nahi duguna egiten uzten digute. Ostiralero jolasak egiten ditugu. Oso ondo ari gara pasatzen.
LH1-2-3-4




Europako eguna

Joan den ostiralean, maiatzak 10 , Europako eguna ospatu genuen Errezilgo eskolan.
Bidaniko umeek ere etorri ziren.
Goizean, lehenengo orduan bi andre etorri ziren eta egin behar genuena esplikatu ziguten.Horren ondoren, frontoira joan ginen eta bertan guk egindako Europari buruzko marrazkiak zintzilikatu genituen eta gero geletara joan ginen pelikula bat ikustera.
Pelikula ikusten bukatu genuenean patiora jeitsi ginen eta patinete zirkuito batean jolastu genuen.
Ekintza hau bukatu ondoren, ordenagailu joku batzutan ibili ginen. Joku hoien bidez Europako informazio
batzuk jaso genituen.
Jokoak bukatutakoan, puzgarrietan ibili ginen frontoian. Bi puzgarri handi eta txiki bat zeuden.Han oso ondo pasa genuen eta gustora hartuko genuke puzgarriak berriz Errezilera etortzea.
Amaitzeko, eskolako guztiak berriro elkartu ginen eta opari batzuk jaso genituen.
Bikain pasa genuen egun horretan eta bitartez, Europako gauza asko ikasi genituen.
LH2 ko ikasleak

2013-05-17

zentzumenak

EUROPAKO EGUNA

MAIATZAREN 10EAN EUROPAKO EGUNA OSPATU GEUE.
AURN MARAZKIAK AI EIUE.
BIDOA IKUSI EUE.
GO  PUZGARRIETAN  IBILI GINEN OSO  POZIK.
PATIOAN AIETEA  I2L  GINE.
BUKAERAN  OPARIAK JASO GENITUEN.
EGUN  EDERRA IZAN ZEN.


Maiatzaren 10ean Europako eguna ospatu genuen. Aurrena marrazkiak jarri genituen. Bideoa ikusi genuen. Gero puzgarrietan ibili ginen oso pozik. Patioan patinetetan ibili ginen. Bukaeran opariak jaso genituen. Egun ederra izan zen.

Haur Hezkuntza 4-5 urteko ikasleak




2013-05-15

Galdetegia

2013-05-14

ZUBIETAN ETA ZIENTZIA MUSEOAN

Maiatzak bederatzian, ostegunean, Zubietara joan ginen Erreala ikustera eta animatzera.
Iritsi ginenean bideo bat ikusi genuen. Bertan Errealaren historia ikusi genuen. Horren ondoren, futboleko jolasetan aritu ginen. Ekintza hau amaitu ondoren, Zubieta ezagutu  genuen eta entrenamendua ikusiz jokalariak animatu genituen.
Bukaeran Iñigo Martinez eta Diego Ifranekin egon ginen eta galderak egin genizkien.
Errezildar batzuk aurreskua dantzatu zuten beraien aurrean.
Ekintza guzti hauen ondoren sinadurak lortu genituen eta argazki batzuk atera genituen.
Zubietatik atera ondoren Kutxa Espaziora joan ginen. Bertan bi talde egin genituen. Batzuk museoa ikusi zuten eta beste batzuk planetariumeko pelikula bat.
Ederki pasa genuen eta neka neka eginda Errezilera bueltatu ginen.


LH2

2013-05-03

"Materia eta gorputza" gaiaren aurkezpena



      Apirilaren 30an, 5 eta 6. mailako ikasleok "Materia eta gorputza" gaiaren aurkezpena eskini diegu Lehen Hezkuntzako gainerako ikasleei.

      Sarrera egin ondoren ikasleak "laborategiko tresnak" dituen joan arazi eta bertan zeuden tresnak banan-banan aurkeztu dizkiegu.

      Jarraian gaiaren inguruan prestatu dugun PowerPointa ikusiz gai osoa maurkeztu diegu. Tartean hainbat esperimentu ere egin ditugu, beraiek gaia hobeto ulertzeko.

      Oso polita joan da aurkezpena eta primeran pasa dugu esperimentuak eginez.






      Honako hau izan da gaia lantzearekin batera osatu dugun "lan monografikoa".


2013-04-30

ESKOLAKO IKASLEEN EMANALDIA GURASOEI

    Apirilak 19an, ostirala, gurasoei gure antzeerki eta kantuak eskaini genizkien.

    Lehenengo, 3.ziklokoek (guk) harrera egin genduen.


   


    Ondoren Haur Hezkuntzako ikasleek kantuak eskaini zizkiguten.

    Haiek bukatutakoan 2.zikloko ikasleak `TXIBISTO ETA ERBIA´antzeztu zuten.





    Geroxeago 1.zikloko ikasleek`HIRU TXERRITXOAK´bertso saioa eskaini ziguten.





    Azkenik 3.zikloko ikasleok `PATXI ERREMENTARIA´ antzeztu genduen.

    Ondoren, gurasoen bizkotxo eta galleta goxoak jan genituen.



ANTZERKI, BERTSO ETA DANTZA FESTA EGUNEKO ZENTRUAN

    Apirilak 19an, ostirala, 11etan Borondegira joan ginen eta  gure antzeerki eta kantuak  bertako aiton-amonei eskaini genizkien.

    Lehenengo,  Haur Hezkuntzako ikasleek kantuak eskaini zizkiguten.


    Haiek bukatutakoan 2.zikloko ikasleak `TXIBISTO ETA ERBIA´antzeztu zuten.

    Geroxeago 1.zikloko ikasleek`HIRU TXERRITXOAK´bertso saioa eskaini ziguten.

    Azkenik 3.zikloko ikasleok `PATXI ERREMENTARIA´ antzeztu genduen.

    Ondoren, aiton-amonak agurtu eta eskolara etorri ginen.



 .

2013-04-29

ESKOLA TXIKIETAKO FESTA ERREZILEN (2013)

     Goizean eskolara joan eta aldatu egin ginen, gero gimnasioa ondo prepartu genuen.

    Ondoren beste eskolako umeak iristerakoan ,  Errezilko 3. ziklokoek(guk) sarrera  egin genuen txisteak eta komentarioak botatzen.Baita, antzerkien ondoren, beti komentarioak botatzen genituen antzerki edo kantuei buruz; horiekin batera 3. eta 4. mailakoek lagundu egin ziguten txisteak botaz.

    

    Errezilko 1. ziklokoek 3 TXERRITXOAK bertsotan egin ziguten; oso ondo egin zuten.Jarraian 2.ziklokoek TXIBISTO ETA ERBIA antzeztu ziguten.

    Gero Bidegoiango 1. zikloko ikasleak GAIZTO IZAN NAHI EZ ZUEN OTSOA antzeztu ziguten.Hori bukatu ondoren Bidegoiango 2. ziklokoek GAIXO TRANPATIAK antzeztu ziguten; oso ondo egin zuten eta barregarria ere izan zen.Bukatutakoan Bidegoiango 3. zikloko ikasleak BERTSO EMANALDIA egin zuten; benetan onak ziren.

    Horiek bukatu ondoren atsedenaldia eduki genuen. Deskansatu eta jolastu ondoren berriz ere gimnasiora itzuli ginen.

   Albizturko ikasle guztiak LIBURU MAGIKOA antzerkia erakutsi ziguten. Polita izan zen.

   Haien segidan  Aizarnako ikasleak ere AMONA HONEKIN...KONTUZ!  antzerkia eskaini ziguten. Ederki pasa genuen. 

 
    Ordubatean bazkaltzera joan ginen frontoira, patioan jateko eguraldi txarra egiten zuen eta.

    Arratsaldean  3 taldetan banatu eta jolasak egiten jardun ginen:  txinga lasterketa, sokatira eta koskol apustua.  Mundiala!

    Beste eskoletako ikasleak joan zirenean, jolasean jarraitu genuen frontoian "bonbazka" jolasten.


º