2016-04-18

ACROSPORT

2.hiruilabetean, 2. eta 3. zikloko ikasleak Acrosport  lantzen egon ziren Gorputz Hezkuntzako saioetan.
Saio bakoitzean kirolan landuz, bukaerako proiektu bat egitea proposatu zitzaien hasiera batetik: taldeka akrobazia musika eta gorputz mugimenduak uztartuz, koreografia bat sortzea.

Lehenik eta behin, Acrosportaren nondik norakoa berenganatzen hasi ziren: segurtasun neurriak, aholku orokorrak, akrobazia ezberdinak egiteko erabiltzen diren euste teknikak... saio teoriko praktiko pare bat behar izan zituzten hau era bat barneratzeko.

Akrosporteko ideia orokorrak menperatutakoan, behin betiko lan taldeak sortu genituen eta talde lanean murgildu ziren, koreografia sortzeko asmoarekin. Hasieran erabiliko zituzten akrobaziak entsaiatu, ondoren musika aukeratu, akrobazien artean egin beharreko mugimenduak diseinatu...

Azkenik, grabaketa bat egin zuten talde guztiek, talde bakoitzak diseinatutako koreografiak dantzatuz alegia.

Aste hoietan ikasleak erabateko konpromezu eta motibazioarekin lan eginda, hasiera batean zeuden helburuak era bat bete zirela esan daiteke. Ikusi itzazue argazki eta bideoak!!!

LAN BIKAINA NESKA MUTILEK EGINDAKOA!!

2016-04-17

ZIENTIFIKO TXIKIAK: SUMENDIA


SUMENDIA
MATERIALA:

XABOIA
LASTILINA
OINA
BIKONAOA
KOLORATZILE GORRIA
POTEXIKIA
Xaboia, plastilina, ozpina, bikarbonatoa, koloratzaile gorria eta pote txikia.
 
URRATSAK:
1.AIINEI  UMIA  EGIN.                              
2.OTASRU..
3.BIKARBONATOA BOTA.
4. XABOIA BOTA.
5. OLAAILAOA
6. OZPINA.BOTA
                 IUZIZOLITA
1.Plastilinarekin sumendia egin.
2.Potea sartu.
3.Bikarbonatoa bota.
4.Xaboia bota.
5.Koloratzailea bota.
6.Ozpina bota.
                             Ikusi ze polita!