2019-03-28
2019-03-15
SAUL, IRAKURLE
Atzo Saul izan genuen eskolan, "Cousas" liburuko ipuintxo bi galegoz irakurtzen.
Saulek kontu asko esan zigun: batetik, hizkuntza erromanikoen artean galegoa dela zaharrena, errumanieraren atzetik, eta bestetik, XVI.mendean portugesa eta galegoa hizkuntza bera izan zirela.
Pentsatzen genuen, gaztelaniaren antzekoa izanik, erraz ulertuko genuela galegoa, baina......bai zera! Eskerrak gero Saulek berak itzulpentxo batzuk egin zizkigun!
Eskerrik asko, Saul!!!
A! Bertoko kontu eta ipuinak entzuteko gogotsu gaude, beraz, animatu zaitezte beste gurasook ere euskaraz irakurtzen etortzera!!!
2019-03-08
ZAINTZEN GAITUZTENAK, ZAINDU!
Ama, amona, ahizpa, izeba, lehengusu.... egunero zaintzen gaituzten emakume guztiontzat muxu potolo-potolo bat!
Eta guk geure aldetik, zaindu ditzagun ahalik eta ondoen!!!
ALICE GOFFART, IRAKURLE
Atzo, martxoak 7, Alice Goffart gurasoa izan genuen gure artean, "Rikiki-Riquiqui qui a peur de tout" izeneko ipuina frantsesez irakurtzen.
Osos gustura egon ginen ipuina aditzen, eta frantsesez jakin ez arren, lortu genuen ipuinaren mamia ulertzea Aliceren laguntzaz.
Eskerrik asko, Alice!
Eta mila esker, baita, eskolan utzi dizkiguzun liburuengatik!
2019-03-07
IRUREN MARTXOAREN 1EAN
Martxoaren 1ean ere lan ugari egin genuen Joxerra eta Alicerekin: patata sartu eta garia, errefauak eta ilar usaintsuak erein.
Tulipanak jaiota eta andere mahatsaren adaxketan hosto jaioberriak ikustea pozgarria izan zen.
Joxerrak erlauntza ireki zigun eta abarasketan erle hilak ikusi genuen.
Gainera, aurretik aldatutako letxugak eta errefauak bildu genituen etxerako.
Ikusi beharrekoak ikusi eta lan egin ondoren, jolaserako tarte bat ere hartu genuen eskolara itzuli aurretik.
Eskerrik asko Joxerra eta Alice!!!
2019-03-05
FASHION SHOW
Honela eman genion hasiera Inauteriei eskolan martxoaren 1ean, 2.zikloko ikasleon eskutik.
"Fashion show" edo desfilea egin genuen eta, egia esan, ederki pasa genuen bai ikaskideek bai guk !!!
Etiketak:
ENGLISH
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)