2023-06-26

HAUR HEZKUNTZAKOAK MUTXATEGIN

  Ez genuen ikasturtea bukatu nahi Mutxategitik buelta egin gabe eta ekainaren 16an joan ginen.

Bertan, ikuspegi ederrez gozatu eta Leianek egindako bizkotxoa jan genuen.


















 

TXINDOKIKO ITZALA LARRAITZEN

 Ekainaren 15ean ederki ibili ginen Larraitzen!



2023-06-22

HAUR HEZKUNTZAKOAK ORION

 
 
 
EKAINAREN 9AN ORIORA JOAN GINEN GOIZ PASA.  
 
HONDARTZA ONDOKO PARKEAN JOLASTU, BAZKALDU ETA AUTOBUSERA BIDEAN, SORPRESA... IZOZKI BANA JAN GENUEN ETA ERREZILERA BUELTA.
 
EDERKI IBILI GINEN!
EA DATORREN URTEAN ERREPIKATZEKO AUKERA DAUKAGUN...

2023-06-16

EURONET 50x50

 Aurten ere Euronet 50x50 programan parte hartu dugu. Hau, hezkuntza zentruak eta Udalek elkarrekin egiten duten programa da energia aurrezten ikasteko. 4 saio izan ditug eta 4 saio horien berri eta gure eskolan landutako lanak ondorengo blogean dituzue:

Euronet 50x50


Lan asko eta borobila egin dugu!

2023-06-14

IKASBERRIN eta UROLAN BISITAN

Astelehenean, ekainak 12, Ikasberri eta Urola ikustera joan ginen.

Lehenengo, Ikasberrira joan ginen. Han HHko ikasleak ikusi genituen, denak  gela berean zeuden.

 Gero,  LHko ikasleek beraien gelak erakutsi zizkiguten. 

Geroxeago, DBHko ikasleek zer eta nola egiten zituzten lanak eta zer egoten den egiteko esplikatu ziguten.

Ondoren, Ikasberri kanpora joan ginen, ingurua ikusi egin nahi genuelako.


 


Hortik pixkatera Urola ikustera joan ginen oinez.

 Sartu eta berehala Gorka koordinatzaileak Urola institutoa erakutsi zigun. Oso handia zen!

 Gela asko ikusi genituen eta oso handiak eta oso politak ziren. Eskolak nola funtzionatzen zuen erakutsi zigun. Eta interesgarriak zen.








Geroxeago, parkera joan eta bazkaldu egin genuen.







ESKOLA TXIKIEN FESTA LIZARTZAN

 

Ekainaren 11n Lizartzan Eskola Txikien festa izan zen. Gogoratzen lehengo urteko gure festa?

Guri eguraldiak lagundu zigun, baina lizartzatarrei ez. Lizartzatarrek puzgarriak, zentzumenen jolasak, ... jarri zituzten.

 Arratsalderako ez zegoen ezer euriarengatik. 

Errezildik jende asko joan ginen.

Jende asko izan ginen, bidanitarrak,aizarnatarrak,...

OSO ONDO PASATU GENUEN!









KERIK GABEKO ESKOLAK

 Maiatzaren azken egunean Donostian izan ginen. 


Saria hartzera joan ginen " Kerik gabeko gazteak"  lehiaketa irabazi genuelako. Bertan, gurekin batera DBHko ikasleak zeuden.


Geroago, mago bat etorri zen. Mago horrek erakutsi zigun tabakoa erretzea ez dela broma. Jolas batzuk egin genituen eta ondo pasa genuen!! 



Kontxara gindoazela "Biba zuek"programako Albina ikusi genuen eta argazkia atera genuen berarekin.








Geroago, Kontxara iritsi ginen eta bainujantzia jantzi eta uretara joan ginen. 

Bertan, bazkaldu genuen eta berriro uretara joan ginen. 

Aldatu eta gero izozkia jan eta autobusera joan ginen.


A ZE EGUN EDERRA PASATU GENUEN!!!




50x50eko TRIBIALA

 Joan den ostegunean, ekainak 8, 50X50 Euronet programakoak etorri ziren.

Dakizuenez, programa horren helburua da eneregia, ura eta gasaren erabilera kontuan  hartzea eta erabilera murriztea.  

Lenehengo, tribial jolasa egin genuen eskolako patioan.

       

                             


     5 talde  genituen: horia, urdina, gorria,berdea eta beltza.

                                    

 Jokoa hasi baino lehen, borobilean eseri ginen.

 Patioan zehar ekintza desberdinak izango genituela esan zigun Arantxak, 50X50eko arduradunak. 

Ekintzak  argiari, energiari,  urari eta gasari buruz izan ziren.


SEKULAKO BEROA EGIN ZUEN, BAINA EDERKI PASATU GENUEN!

                                 

2023-06-13

BERTSOJAIALDIA

 Maiatzaren 26an Bertso jaialdia izan genuen. Urtero bezala LH5-6ko ikasleok parte hartu genuen. 


Aurkezlea Irati Artetxe izan zen, gure bertsolaritzako irakaslea.

 Jaialdia Bertsometako koplekin hasi genuen. Jarraian Pasa Hitza 

jolasarekin segi genuen eta azkenik 2 jolas egin genituen: batetik, 2 oin eman eta koplak asmatzea, eta bestetik, elkarrizketak. 


Iratik 2 bertsolari ekarri zituen elkarrizketak egiteko: Eneritz Artetxe eta Nahia Arrizabalaga, biak azkoitiarrak.


Bukaeran, Eneritzek eta Nahiak bertso batzuk kantatu zituzten.


Hasieran oso urduri geunden baina gero lasaitu eta bertso politak bota genituen gurasoen eta irakasleen aurrean!


2023-06-08

Haur Hezkuntzakoak Azpeitian

 

Maiatzaren 31n Azpeitiara joan ginen goiz pasa. 

2 eta 3 urtekoak liburutegira bixita egiteko aprobetxatu genuen. 4 eta 5 urtekoak berriz, Dinamora joan ginen. Ondoren, denok parkean hamaiketakoa egin eta jolasean ibili eta gero, autobusez eskolara bueltatu ginen. 

Ederra izan zen!



2023-05-27

XEBERORI AGURRA

Atzo, maiatzak 23, udaletxera joan ginen. 

Igandean  hauteskundeak dira,  eta Xeberok alkatetza utziko duenez, agurra egitera joan ginen.


                                   
                                 Lehenbizi, galderak egin genizkion LH 5-6ko ikasleek. Ondoren, bertso bat abestu genion eskola osoak, eta bertsoa eta guk egindako marrazkitxo batzuk oparitu genizkion. Eta amaieran, argazki eder bat atera genuen!


                                      




Eskerrik asko Xebero eta udaletxeko guztiei gure eskaera kontuan hartzeagatik!!!!


                                                                  LH 5-6ko ikasleak

IZAN ZAITEZ ZEU!

 Maiatzaren 17an "IZAN ZAITEZ ZEU!" eguna ospatu genuen. 

LH 1-2koek aurkezpen bat egin ziguten. "NO HAY CUERPOS INCORRECTOS" esaldia erabiliz.  Marrazkiak ere egin zituzten eta gero muralean itsatsi zituzten.





                               
Ondoren "EZBERDIN IZATEAN" kantua entzun eta beari buruzko marrazkia egin genuen. 

Bukatzeko, marrazkiak  eskola atariko horman itsatsi genituen.







                                                                                                                  LH 5-6ko ikasleak



NOLEGA AIZARNAN

Joan den ostiralean, maiatzak 19, Aizarnan elkartu ginen Albizturko Herri Eskola, Bidania-Goiatzeko Txinkorta eskola eta  Aizarnako Herri Eskolako ikasle eta irakasleekin.



Gure eskolako lehenengo ziklokoek dantza bat eskeini ziguten .




                                   

   Bigarren ziklokoek dantza batekin horma irudi bat egin ziguten beraien hanka markekin.




Guk antzerki bat egin genuen 4 sketch ezberdinekin. 
Ipuinak moldatu egin genituen eta ondo geratu ziren.



                                14:00etan Aizarnatik barrena Altxorraren Bila egin genuen eta 
                                                                oso ondo pasa genuen!


                                                
   Aizarnako eskolako parkean indio txikia izan genuen gure pistetako seinale.
                                                


                         LH 5-6ko ikasleak

TOPIC museoan

Maitzaren 13an Tolosan izan ginen Topicen.

 Lehenik eta behin, antzerki bat ikusi genuen txantxangorri eta triku batena. Oso polita izan zen gustura egon ginen.




Topic kanpoan hamaiketakoa egin geuen denok batera. Pixka bat jolastu eta berriz ere barrura sartu ginen.


Barruan bakoitzak bere txontxongiloa egin zuen eta oso politak atera ziren.




                                      Eskerrik asko guztiagaitik, Topic!!!



LH5-6ko ikasleak


2023-05-25

HHkoak Aizarnan

 

MAIATZAREN 19AN AIZARNARA JOAN GINEN ETA EDERKI PASA GENUEN GOIZA. 

ESKOLAN, BASO  ESKOLAN ETA PARKEAN IBILI GINEN JOLASEAN.





2023-05-17

ARTE LANAK

 



Plastikan munduko edifizio ezagunen  eskulturak egin genituen LH 5-6ko ikasleak.



4 taldetan jarri ginen talde bakoitzak edifizio bat aukeratu genuen eta ze materialekin egin behar genuen erabaki genuen. Talde batek iglua egin zuen azukre koxkorrekin, beste talde batek Bourj khalifa botillak erabiliz.Hirugarren taldeak Colisseo Romanoa egin zuen makilatxoekin, eta azkenengo taldeak Big bena egin zuen azukre koxkorrekin auek ere.


Azkenik, eskolako sarreran jarri genituen.






2023-05-11

SOLAKAN

 

MAIATZAREN 3AN SOLAKARA JOAN GINEN GAILETAK EGITERA. GOXOGOXOAK ATERA ZITZAIZKIGUN.

EROTA ETALABEA IKUSI GENITUEN.

JOLASEAN GUSTURA IBILI GINEN, TXABOLAN ETA GIMNASIOAN.

OINEZ BUELTATU GINEN ESKOLARA ETA BIDEAN KAIETEK MINA HARTU ZUEN.

MAIALEN




2023-05-04

CHILLIDA LEKUn

 Kaixo!

Apirilaren 26an Chillida Lekura  joan ginen 2. eta 3. ziklokoak. Bertan Iñigo eta Ane  izeneko gidekin elkartu eta Chillida eta bere eskulturei buruz hitz  egin ziguten. 




Hasieran zaila egin zitzaigun jasotako azalpenak ulertzea, baina gero pixkanaka Chillidaren filosofia ulertzen hasi ginen.
Goiko harri hori Indiatik ekarri zuen Chillidak. Bere ustez, materialak berak aukeratzen zuen nondik puskatu. Han, Indian, ez da materiala hemen bezala mozten; han makila batzuk sartzen dizkiote eta harriak berak erabakitzen du nondik nahi duen zatitu.






Chillidarentzat eskultura bakoitza, nahiz eta hiru pieza desberdinekin osaturik egon, pieza bakarra da.







                                            
Berarentzako ezpazioa dago, guk okupatu egiten dugulako. Adibidea: non dago espazio handiagoa? Eskultura barruan garenean edo kanpoan garenean? Barruan gaudenean.











Chillidak museo ireki bat egin nahi zuen publikoarentzat, eta horregatik, Zabalaga baserria erosi eta egokitu zuen. Eskulturak guztiontzat dira, publikoak.

                                               

Eduardo Chillidaren firma da behekoa. Bertan bere abizenaren hizki guztiak agertzen dira(C-H-I-L-L-I-D-A). Ikusten al dituzue?
Bere eskultura guztiek dute sinadura.

 
Baina beheko eskultura hau oso berezia da, zeren eta eskultura bera da sinadura.

Alde honetatik begiratzen baduzu, bere sinadura ikusiko duzu.


         

Seguruenez, ezagutuko duzue Donostiako Haizearen Orrazia plaza eta eskultura multzoa.

Bertan hiru elementu daude:  1 (NI, ume txikia eta egoista),  2 (ZU, konparazioa eta lehiaketa)  eta 3 (BAKEA eta ELKARBIZITZA). 

Chillidak 3 eskultura, 3 orrazi egin zituen guri erakusteko bera hirugarren atalera heldu zela.


AGURRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRR!!!!!!!!!!!!!!!!!!


                                                                                                     Araia, Alaia, Araitz eta Unai