2022-09-30

HASI GARA ARTELANAK EGITEN!!!!!

 IKASTURTE   BERRI   HONI   HASIERA   EMAN  DIOGU  ETA  ORRI  BANATZAILE   POLIT-POLITAK  EGITEN  IKASI  DUGU.

ZER  IRUDITZEN  ZAIZKIZUE?  NOLA  EGITEN  DIREN  JAKIN  NAHI  BADEZUE  GALDETU  LASAI  GURI.

LH 1-2




2022-09-28

TIPI-TAPA 1.saioa

 

         

TIPI TAPA EDERKI!


     2022ko lehenengo saioa izan zen. Lehenengo paseatu egin genuen kontu kontari, galdera asko egin zizkiguten eta guk beraiei ere bai. Beraien gazte denborako gauza asko kontatu zizkiguten.


    San Josen argazkia ateratzen geratu ginen. Zorteko izan ginen eta eguzki epeletan ibiltzeko aukera izan genuen. Izan ere itzaletan frexko egiten zuen. Ederki egon ginen!
      Ondoren hamaiketako eder batera gonbidatu gintuzten eta guk ederki hartu genituen, salda, ogia eta  ura. 

  Eskerrik asko Sandra, Begoña, Ines, Maria Jesus, Mari Karmen, Mari Tere, Petra, Gloria, Jesus, Carla eta Elena!

  Eskerrik asko guztiagatik!



 Nahia, Haizea eta Araitz.


2022-09-27

Eskolako informazio orokorra

 

 


 

 

 

IKASTURTE   HASIERAKO  BILERA

INFORMAZIO OROKORRA

 

2022-2023  ikasturtea

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

IRAKASLEAK

 

TUTOREAK:

HH 2-3: Alazne

HH 4-5: Mertxe Egiguren

LH 1-2: Eli Amiama

LH 3-4: Leire Agirrezabal

LH 5: Miryam Urrutibeaskoa

LH 6: Joseba Bikendi

 

 

BEREZILARIAK :

HHko laguntzailea: Libe Oñate

Gaztelania LH1-2-5-6: Goratze Ojanguren

Ingelesa : Miryam Urrutibeaskoa

Arte Hezkuntza (Musika eta Plastika): Itxaso Egaña

Heziketa Fisikoa: Amaia Lasa

Pedagogia Terapeutikoa: Leire Lazkano

Aholkularia: Eider Diaz

Hezitzailea: Jaione Elorza

 

 

ZUZENDARITZA TALDEA:

Zuzendaria: Joseba

Ikasketa burua: Mertxe

Idazkaria: Eli

 

JANGELAKO LANGILEAK:

Arduraduna: Eli Amiama

Sukaldaria: Marian Irazustabarrena

Monitorea: Anttoni Uzkudun

 

 

ORDUTEGIA

      Irailean  eta ekainean: 09:15- 13:15era.

      Urriaren 1etik maiatzaren 31arte: 09:15- 13:00etara eta 15:00- 16:30era.

 

Goizean, eskolako atea 9:10ean zabalduko da eta 10:00etan itxi. Arratsaldean, 14:55ean zabalduko da.       

INFORMAZIOA ZABALTZEKO BIDEAK

       Paperean idatzitako oharren bidez zabaltzen dugu informazio gehiena. Gurasoen whatsapp-era ere zabalduko ditugu ohar horiek.

       Eskolako blogean zintzilikatzen dugu informazioa, luzea denean.

       Organo Goreneko bileretako informazioa bertako kide batek zabalduko du Guraso Elkarteko bileretara. 

       Edozein gairen inguruan iradokizun edo kexarik egin nahi izanez gero, beti duzue aukera  aurrez aurre egiteko tutorearengana edo zuzendaritzara joz. Dena dela, eskolako sarreran horretarako buzoi bat ere baduzue.

 

IKASTETXEKO  BLOGA ETA KORREO ELEKTRONIKOA

       Bloga:

                        www.errezilgoikasleak.blogspot.com

       Posta elektronikoa:

                        012153aa@hezkuntza.net

 

JANTOKIA

Ordutegiak:

-Iraila eta ekaina: 14:45ean aterako dira eskolatik

-Urritik maiatzera bitartean: 13:00-15:00 bitartean.

 

-Ikasturte guztian zehar, jantokian bazkaltzen geratzen ez den ikaslea ezin izango da ez eskola barrura ez jolastokira sartu 15:00ak arte. 

 

-Ausolanek dioenez, tarte horretan ume bat jolastokian zaindua izatea nahi izanez gero, derrigorrean bazkaltzen geratu behar du, edota bestela bazkaria ordaindu beharko luke.

 

 

Prezioak :

-       Ohiko garraiatuak (eskolatik 2 km baino urrutiagokoak ) :    3,30 €

-       Ohiko ez garraiatuak  ( eskolatik 2 km baino gertuagokoak ) :   4,60 €

-       Tarteka  geratzen diren ikasleak ( ebentualak ):  5,20 €

-       Gainerako bazkaltiarrak:  8,10 €

      Ohiko bazkaltiarra: astean behin geratzen dena ere bai, egun hori beti bera izanik.

      Ikasturte honetan aldaketa bat dago: “garraiatuak” diren ikasleei ez garraiatu bezala kobratuko zaie, ikasturte hasieratik BANAKAKO GARRAIO  LAGUNTZA eman arte. Gero, garraio-laguntza ematen bazaizue, kobratu zaizuen kopuru hori itzuliko zaizue.

 

Oharrak:

1.- Egun-pasa eta antzeko irteeretan otorduaren balioaren % 50a kobratuko zaizue, janaririk eskolara ekarri ez arren. Pic-nika ekartzeko eskatuko bagenu, % 100a kobratuko lukete.

 

2.- Ikaslea gaixotuz gero, noiz kobratuko zaie menuaren % 50a ?

  - Jantokira astean egun batean bazkaltzera datorrenari, etortzen ez den edozein egunetan.

  - 2 egunetan datorrenari, jarraian 2 egun etortzen ez bada.

- 3 egunetan datorrenari, 3 egun jarraian etortzen ez denean.

- 4 egunetan datozenak, jarraian 4 egun falta direnean.

- 5 egunetan izena emanda dutenak, 5 egun jarraian etortzen ez direnean.

3.-  Falta diren egun horiek jarraian ez badira, ordenagailuaren aplikazioak ez ditu deskontatzeko moduan hartzen eta % 100a kobratzen du.

 

GREBA EGUNAK JANTOKIAN:

Sukaldariak greba egiten duenean, ez da janaririk zerbitzatuko eta, beraz, bazkaltiarrei ez zaie kuotarik kobratuko.

Irakasleek greba egiten badute baina sukaldariak ez, egun horretan jantokiko zerbitzua eman daiteke:

       Ikasleak jantokian bazkaltzen badu, kobratu egingo zaio.

       Jantokian bazkaltzen ez duenari erdia kobratuko zaio.

 

BEKAK

      Eskolako materialari dagokiona:  HH3tik aurrera eska daiteke; dirua zuzenean gurasoen kontu korrontean sartzen da, jangelako bekaduna ez bada.

     
Banakako garraio laguntzari dagokiona: HH2tik aurrera eska daiteke. Eskolatik gutxienez 2 km-ra bizi denak eska dezake. Eskolak bideratzen du eskaera
eta dirua, zuzenean, familiei ingresatuko zaie. Hemendik aurrera, bi zatitan ordainduko dute, %70 eta % 30.

     
Jantokiko dirulaguntzari dagokiona: HH 2tik aurrera eska daiteke.

Ikasleak jantokiko kuotak ordaintzen ditu dirulaguntza jaso bitartean.

Dirulaguntza jasotakoan, eskolak, ikasle horrek  ordura arte ordaindu duen kantitate osoa bueltatzen dio familiari eta hortik aurrerako bazkariak ez ditu ordainduko. Ondorioz, ikasleak ikasturte osoan doan bazkalduko du.

AUTOBUSA  erabilitakoan kobratuko diren prezioak

Egun  erdiko  irteera

   8 

Egun  osoko  irteera

   10 

Bi eguneko irteera

  18 €

 

LIBURU SOLIDARIOA

 IKASMAILAK

ESKOLAK JASOTAKO LAGUNTZA 

(UMEKO)

GURASOEK ORDAINDU BEHARREKOA

( UMEKO)

 1. eta 2. maila

35 €

27  €

3. eta 4. maila

35 €

30  €

5. eta 6. maila

35 €

31  €

 

ERREZIBOAK  jiratzeko modua

-          Oharra bidali gastuaren berri emanez.

-           Bankuari abisua eman eta kontu korrontetik kobratu

* Erreziboa bueltan etortzen bada, abisatuko zaizue eta eskolako kontu korrontean sartu beharko duzue dirua.

 

Babesgabetasun-zantzuak jakinarazteko betebeharra

 

“Ikastetxe honek hau jakinarazten die gurasoei: haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko Eusko Jaurlaritzaren Legearen arabera (otsailaren 18ko 3/2005 Legea), ikastetxean uste bada ikasleren bat babesgabetasun-egoeran dagoela susmatzeko zantzuak daudela, hau da, uste bada ikasle horren zaintzaileek beren funtzioak betetzen ez dituztela, ikastetxeak egoera hori jakinaraziko die gizarte-zerbitzuei, legeak hala aginduta. Jakinarazpena eginez gero, horren berri emango zaio ikaslearen familiari”.

 

 

2022-09-23

IKASTURTE BERRIA!!!

 2022-23 ikasturteari gogotsu ekin diogu eta eutsi diezaiogun goiari!

Hona hemen aurtengo ikasle eta irakasle taldeak:



HH 2-3koak Alazne eta Liberekin




HH4-5ekoak, Itxaso, Libe, Mertxe eta Miryamekin



LH1-2koak, Goratze, Miryam, Itxaso, Amaia eta Elirekin



LH3-4koak, Leire Lazkano, Miryam, Leire Agirrezabal, Itxaso, Amaia eta Eiderrekin




LH5-6koak, Goratze, Amaia, Itxaso, Jaione, Miryam, Leire L. eta Josebarekin

IKASTURTE ON-ONA IZAN DEZAGULA DENOK!