2020-04-28

MIKROIPUINAK

HEMEN DITUZUE ASPALDI IDATZITAKO IPUINAK.

IRAKURRI ETA GOZATU!






Kaixo!


Aste honetan gure ikasleak gazteleraz aurkezpenak egitera animatu ditugu. Proposamena, etxean dituzten animaliak aurkeztea izan da eta partehartzea handia izan da.

Eskerrik asko zuen ekarpenengatik, gozatu bideoaz:

https://youtu.be/imh4xSVjO_g



2020-04-26

MAISY GOES TO THE BOOKSHOP

LH6ko ikasleek ahotsa jarri diote Maisy izeneko sagutxoa protagonista duen abentura honi.

Maisy bere hainbat lagunekin elkartuko da herriko liburu-dendan: Charly krokodiloarekin ,Cyril katagorriarekin, Eddie elefantearekin... eta izugarri ondo pasatuko dute elkarrekin liburu artean!!!

  Ea gustuko duzuen!!!

2020-04-25

BIHARTIK IRTEERAK UMEEKIN


COVID19-ak gutako inork imajinatuko lituzkeen egoeratan jarri gaitu denok, tartean daude, elkarrekin denbora pasatzeko ezarri diren mugak. Orain, aurrean dugun erronka zuhurtziaz beldurra galtzen joatea izango da.

Bihartik aurrera umeek kanpoan ordubete pasatzeko aukera izango dutela iragarri dute eta eskolatik, lagundu asmoz, familiekin gogoeta batzuk partekatu nahi ditugu:


  • Umeei seguru ateratzen lagundu. Azken asteotan eman diren arrisku mezuekin baliteke ume batzuek irteeren aurrean beldurra sentitzea, horren aurrean, mezu lasaigarriak ematea komeni da.
  •  Kalean jendea maskarilekin ikusiz gero, jakin dezatela maskarilak  ez direla mehatxu seinale. Gerta liteke ume batzuek esperientzia txarra bizi izana medikuetan eta beraien esperientzia horrekin konektatzea. Horren aurrean, kalean aurkitu aurretik, etxean maskarilekin jolastea komeni da.
  • Herrikideak aurkitzea poza izatea. Zuhurtziak kontaktu fisikoak ekiditea eskatzen du, baina, ez beste pertsonak etsaitzat hartzea. Horregatik, familiartekoak, lagunak edota herritarrak kalean aurkitzean elkar agurtzea eta distantzian egin daitezkeen jolas txikiak pentsatzea komeni da.
  • Saltoak, korrika, oreka jolasetan, bizikletan eta antzeko mugimendu handitan ibiltzeko baliatu.
  • Gure ibilbidea etxean elkarrekin pentsatu. Irteerak, distantziak zainduz, gure senide edo lagunen atarira bisitan joateko edo gure herriko txoko desberdinak esploratzeko baliatu ditzakegu.




Eguzkiaz, aireaz eta herriaz goza dezazuela. Eskolatik, laster elkar ikusiko dugun nahiarekin ondo izan!







2020-04-23

GURASOENTZAKO AHOLKUAK III


2020ko apirilaren 21a
Guraso estimatuok:

Oporretatik bueltan, hemen gara elkarrekin berriro.

Etxeratze-aginduak bere horretan jarraitzen. Hori dela eta, zuen seme/alabek etxean jarraitu beharko dute garatzen euren hezkuntza prozesua. Orain arte bezala, geuk jarraituko dugu prozesua gidatzen, baina jakin badakizue zuen sema/alabek zuen beharrean direla une berezi hauetan.

Konfinamenduak jarraitzen du. Gaurkoa egun bat gehiago eta egun bakoitzak aurreko guztien eragina du, eta nekea eta nahigabea gero eta handiagoak dira. Guztiz ulerkorra! Halere, aurrera begiratu eta aurrera egin beharra dugu. Besterik ez dago, besterik ez dugu! Hori dela eta, zuen seme/alaben ongizatea eta hezkuntza prozesua bermatu nahirik, zuekin, elkarrekin, elkarreraginean jarraitu beharra dugu. Horregatik, zuekin ere, ondorengo orientabideak partekatu nahi ditugu:

1.-Jarraitu zuen seme/alabak goxatzen, babesten, zaintzen, lehengoaren ildotik, orain arte bezala, beti bezala, baina inoiz baino gehiago.
Zuekin hitz egin eta gero, seme/alabak, neska/mutilak, aspertuta, kezkatuta, urduri, nahigabeturik sumatzen dituzue. Ez da gutxiagorako egoera! Horregatik, zuen beharra inoiz baino gehiago behar dute. Jarraitu beraiengandik hurbil egoten eta izaten, begiratu elkarri, elkarri entzun, elkarrekin hitz egin, elkarrentzako denbora izan, eta eskatuz gero azaldu egoera era ulerkorrean.

2.- Nahiz eta kritikoak izan zuen aldetik, ikus dezatela zuen seme/alabek zuengan erregulazioa eta zaintza. Zuengandik ikas dezatela zer egin eta aurre nola egin! Zaindu hizkuntza eta jokabideak. Dena entzuten dute, dena ikusten dute, denak eragiten die. Egoerari aurre egiten diozuela, egoera aguantatzen duzuela, egoera kontrolatzen duzuela. Zuek hala ikusiz, ikasiko dute. Zuengandik ikasten dute eta egoera honetan zuek zarete euren erreferente nagusia, eurek behar duten ispilua. Beraz, zuen familiagatik, zaindu, erregulatu.

3.- Animatu seme/alabak. Goxo hitz egin, irribarretsu. Egoerak ez du laguntzen, baina zuek eta gu, bakoitzak bere etxean, bere familian, manten genezake eta mantendu behar ditugu bizirik umorea eta ongizate maila. Guk egin genezake, guri dagokigu eta gure beharrean dira.

4.- Jarraitu egunaren antolamenduarekin. Eguna antolatu, antolamendua sistematizatu. Etxean diren guztien beharrak kontuan hartuta, guztien ongizate onenerako antolamenduaren alde egin : ze, noiz, non eta norekin egin zehaztu eta antolatu. Antolamenduak, denbora betetzeaz gain, ohikotasuna eta ziurtasuna dakarkie. Mesederako baino ez da.

5.- Jarraitu, egunero, errutinak gordetzen : garai berdinean oheratzen eta jaikitzen, garai berdinean gosaltzen, bazkaltzen, meriendatzen eta afaltzen; garai berdinean lanak egiten, e.a. Errutina, ohikoa, hemen ere ziurtasuna baino ez dakarkie.

6.- Jarraitu egiten familiako jarduerak, elkarrekin. Nahiz eta etxe guztia dagoeneko garbia izan eta hamaika plater prestatu, jarraitu, jarraitu, jarraitu janaria prestatzen, etxeko konponketak elkarrekin egiten, garbitzen, eta abar. Ardurak banatzeko, ardurak betetzeko une aproposak gerta litezke.

7.- Ardurak banatzeaz gain, jarraitu ohiturak mantentzen : erabilitakoak erabili ondoren bere tokira jasotzea, ondo jasotzea, ondo erabiltzea, buru-belarri aritzea edozein lan eta jardueratan, garbitzeko arropa bere lekura eramatea, gela jasotzea, gauza bakoitza bere lekuan gordetzea eta mantentzea, egun onak eta kortesiazko beste formulak erabiltzea, eskerrak ematea, mesedez eskatzea, laguntzea, pozez laguntzea, besteez arduratzea, … Beti. Sistematikoki. Ohitura onak, onerako baino ez dira. Ohitura onek bizitza errazago egiten dute. Eta eguneko ekintza asko ohiturek betetzen dituzte.
8.-Jolas egin, jolas egin, jolas egin eta ondo pasa. Disfrutatu. Erronkak burutu. Farre egin. Lorpenak ospatu. Ospatu! Une aproposak ditugu horretarako eta une horiek izaten dira , ondo gordeta, beti geratzen direnak. Atera etxean dituzuen jolasak: kartak, partxisa, damak, ikusi-makusi, gurutzegramak, sudokua, nor da nor, asmatu hitza, hiru marran, puzzleak,…

9-Elkarrekin telebista ikusi, ipuinak entzun. Zer ona den! Baina zer ona den ere elkarrekin albisteak ikustea eta munduan zer gertatzen den ikusteaz gain, zuen ahotik argibideak entzutea, ulertzea, gertakizunen garrantziaz jabetzea eta bilakaera aurreikustea. Zuengan duten konfiantzak ematen die balioa zuen hitzei eta zuen hitzek, berriz, zuenganako konfiantza areagotu baino ez dute egiten.

10.-Euren eskola-lanetan, laguntza beharra izanez gero, lagundu. Tarteka beharko dute, baina hortik aurrera, elkarrekin, jarrai dezagun ardurak ematen, euren lanen ardura ematen, seme/alaba autonomoak egiten, urrats berriak ematen. Horrela prestatuko ditugu mundurako. Horretarako :
·       euren lanaren arduradun egin, hasi eta amaitu arteko jarraitu dezatela lan egiten,
·       egin beharrekoa bete dezatela,
·       zalantzak galde ditzatela,
·       etenik gabeko denbora egokiak manten ditzatela,
·       lana ondo egiteko jarrera izan dezatela.

11.- Eman eta izan denbora ekintza desberdinetarako: etxean elkarren artean egiteko ardurak hartuz, eskolako lanak egiteko, musika-eskolan badabil musika-kontuak eguneratzeko eta entsaiatzeko, zaletasunak lantzeko, eremu berriak frogatzeko (marraztea, margotzea, idaztea, irakurtzeko, komikiak egitea, gailuak asmatzea, ….).

12.- Suspertu irakurzaletasuna. Egunero irakur dezatela : patxadaz, gozatuz, disfrutatuz, gogoz, lasai, buru-belarri, bakarrik ala lagunduta, proposatutakoa eta eurek aukeratutakoa. Hori baino hoberik, gauza gutxi. Hartu denbora horretarako. Eman denbora egunean zehar. Eta gogoratu, horretarako adibide onenak eta egokienak zeuek zaretela. Zer ikusi hura ikasi!

13.-Gogoan izan egoera honetan ere, hezkuntza prozesua egunerokotasunak oinarritzen, sendotzen eta eraikitzen duela. Egunerokotasunak, egunerokoak, egunerokoa betetzea eta egitea, ondo betetzea eta egitea , ondo oinarritzen du bizitza eta zuen seme/alaben hezkuntza prozesua. Prozesu handiak, bide luzeak, bizitza, egunez egun egin eta bizitzen ditugu. Beraz, dakizuna berriro gogoratu : atzoko bidetik gaur artera, eta bihar ere gaurko bidetik aurrera.

14 .-Eskerrik asko gurekin batera aritzeagatik, gure lana indartzeagatik eta gure alde egiteagatik. Beti esan dizuegun bezala zuen seme/alaben hezkuntza zuen, gure eta zuen seme/alaben, guztion, kontua da. Elkarrekin arituz bakarrik berma genezake hezkuntza prozesu hobea eta emaitza hobeak.

15.- Azken finean, eskerrik asko guztiagatik:
·       zuen umorea, alaitasuna eta itxaropena mantentzeagatik eskerrik asko;
·       lankidetzagatik eskerrik asko;
·       eskaintzen dizkiguzuen ideia guztiengatik eskerrik asko;
·       gure lana hobetzen laguntzeagatik eskerrik asko;
·       zuen konpromisoagatik eskerrik asko;
·       zuen eskuzabaltasunagatik eskerrik asko; eta
·       gurekin izateagatik, gure ondoan izateagatik orain ere, ESKERRIK ASKO.

16.- Eta azkenik, jakizue, gertu gaituzuela, zuekin, zuen seme/alaben alde egiteko eta zuen seme/alabek ahalik eta hezkuntza egokiena izan dezaten elkarrekin lan egiten jarraitzeko, zuen seme/alaben hezkuntza prozesuan bidelagun izateko.

Beti bezala ESKERTURIK eta ELKARREKIN, ELKAR LANEAN jarraitzeko prest.

Antton, Eneritz, Eli, Mertxe, Zaine, Isabel, Naroa, Alvaro, Leire, Maialen, Jaione, Joseba, Miren, Lierni, Anttoni,  Marian eta Miryam

2020-04-22

Gomendatutako liburuak

     Bihar "LIBURUAREN  EGUNA" ospatzen dugunez, 5 eta 6. mailako ikasleek irakurritako liburuen artean asko gustatu zaigun bat erakutsi nahi izan dizuegu.

     Animatu zaitezte irakurtzera. Guk behintzat primeran pasa dugu hauek irakurtzen!

     Publikazioa irekitzen duzuenean, azpiko barran, eskuinaldera, behera begira dagoen gezi bat ikusiko duzue. Gezi hori sakatuaz orrialde batetik hurrengora pasako zarete. Eta eskuin eskuinera dagoen gezi bikoitza sakatu ezkero, pantaila handian ikusiko duzue.



2020-04-20

SEGIDEKIN JOLASEAN 2

Gaurkoan, segidak sortzea proposatzen dizuegu. Segidak, errepikatzen diren kateak dira (1-2-1-2-1-2 edo A-A-B-A-A-B). 

Segidak, modu askotara sor daitezke. Guk, gaurkoan, gorputza eta mugimenduaren bidez sortuko ditugu.  

Adibide gisara...


 2 txalo-makurtu-2 txalo-makurtu-2txalo- ...







Dantzak ere asma daitezke errimo segidak erabiliz, hemen adibide bat:




Zer egingo dugu?

  • Gorputz eta mugimenduaren bidez segidak sortu eta marrazki edo bideo bidez jaso. Gogoa baduzu abesti bati koreografia bat asma diezaiokezu edota dantza bat asmatu!
Partekatzeko modua:

  • Nahi duzuenak animatu zaitezte sortu dituzuen segidak taldekideekin partekatzera Whatsapp bidez, argazkiz edo bideoz. 


Dantza, dantza egizu...

2020-04-17

Asmatutako ipuinak - TXAKURRA ETA TXIMELETA

TXIKI TXAKURTXOA
                     ALEJANDRO  STANISLAVOV



         Bazen behin,Txiki izeneko txakur txiki bat. Jolastea asko gustatzen zitzaion eta bi lagun zeuzkan, Bixkor eta Mixi. Mixi katutxo txuri bat zen eta Bixkor txakur handi eta marroi bat zen.

Txiki, Bixkor eta Mixi Txikiren etxera joan ziren jolastera. Etxean zeudenean Txikik esan zien beste biei:

  • Zertan nahi duzute jolastu?

  • Ez dakit  - esan zuen Bixkorrek.

  • Nik,ere ez dakit  -  esan zuen Mixik.

  • Mmmm,badakit! Mozorrotzen ibiliko gara!

  • Baiiiiiiii!!!.

Txikik, musika jarri zuen eta hirurak mozorrotzen hasi ziren. Pirataz, dinosauriotaz, txerritaz eta beste gauz askotaz ere bai. Handikan pixkatera  Mixiren amak atea jo zuen eta esan zion:

  •  Mixi! etxera joan behar dugu.

  • Aioooo lagunak.

  • Aio ,Mixi.

Txiki eta Bixkor bakarrik gelditu ziren.Bixkorrek esan zuen:

  • Nik ere joan egin behar dut, barkatu.

  • Baleba, aio. Ez da ezer pasatzen.

Txiki bakarrik gelditu zen eta orduan ohera joateko gogoa zeukan. Hortzak garbituta eta pijama jantzita ohera joan zen. Oso denbora gutxira lo hartu zuen eta amets politt-polittak euki zituen Txikik: bere urtebetetzeak zirela eta bere lagun denak opari politak egin zizkiela.

Goizean amari galdetu zion:

  • Amatxo.

  • Zer,  maitia?

  • Gaur   zer egun da?

  • Apirilak 8, zure urtebetetzeak!

  • Nere lagunen bila aterako naiz, nere urtebetetzea ospatzeko!!!

Txiki, kalera atera zen eta bere lagunen etxeetara joan zen. Baina, denen amak berdina esan zuten``etxean ez dago, barkatu´´

         Txiki etxera joan zen triste-triste berriro eta atea iriki zuenean:

         -Zorionak!!!!!!! Txiki!!!!!!!!

          Txiki aho zabalik gelditu zen eta orduan esan zuen:

            -Eskerrikasko denoi!

         Txikiri opariak ematen hasi ziren eta gominola asko zeuden.  Egun oso polita izan zen berarentzako eta gauean Bixkorrek oparitutako argiarekin oso ondo egin zuen lo.


.


2020-04-14

Asmatutako ipuinak - TXAKURRA ETA TXIMELETA


View on Vocaroo >>



TXAKURRA ETA TXIMELETA
Aiara Carrera




     Bazen behin, txakur txiki bat jolastea ikaragarri gustatzen zitzaiona. Bere jabeak pelota bat botatzen zion eta txakurrak berriro ekartzen zion. Egun batean, txakurrak tximeleta polit bat ikusi zuen eta tximeletaren atzetik joan zen.

                           
                   
-Uau! uau!- egiten zuen zaunka txakurrak.

          Tximeletaren atzetik denbora asko pasa ondoren, txakurra konturatu zen  etxetik hurrun zegoela eta galdu egin zela. Ez zekien nora joan eta han geratu zen  espaloiaren baztarrean. 
      Arratsaldean, jabea kanpora atera zen  eta ez zegoen txakurra.
 
-Txiki! Txiki!- oihukatu zuen jabeak.
      Pixkat bat geroago Txikik galdu arazi zuen tximeleta berriro ikusi zuen eta haren atzetik korrika hasi zen. Tximeletaren atzetik korri eta saltoka zihoala konturatu zen, tximeletak  etxe atarira bueltatu zuela. Korrika bizian jabearengana joan zen.

-Uau! uau!- esan zuen pozik Txikik.

-Etorri ona Txiki!- erantzun zion jabeak pozik.


     

       Hurrengo egunean, jabearekin jolastu zen pelota hartzen.

Berriz ere tximeleta ikusi zuen, baina ez zen tximeletaren atzetik joan galdu egingo zela pentsatu zuelako.

- Ez joan e! bihurri hori! -esan zuen jabeak pozik.

- Uau! uau! - erantzun zion txakurrak pozik.
     
      Pixkat geroago, txakurra korrika asi zen zelaiari buelta ematen pozez gainezka eta jabearen gainera bota zen.
- Bihurri hori! kendu hadi gainetik!- esan zion jabeak.

- Uau! uau!- erantzun zion txakurrak.
           Horrela zebiltzala, tximeleta txakurraren sudur gainean jarri zitzaion eta txakurrak atxis egin zuen. Txakurra saltoka eta zaunkaka asi zitzaion tximeletari.


       Handik aurrera txakurra ez zen tximeletaren atzetik joaten eta oso ondo bizi izan ziren.



.

2020-04-10

Asmatutako ipuina - Maddiren erlojua

Maddiren erlojua
Ander Goenaga






                                                                    


Ipuin hau nik eredu bezala ipini nienaren jarraipena da. Hau da ipuin horren hasiera:

Londresen bizi den osabak erloju bat oparitu zion Maddiri bere urtebetetze egunean. Erlojua jantzi zuenetik, Maddi gero eta gazteago da, gero eta txikiagoa, eta bere etxean denak kezkatuta daude. Komeri askoren ondoren, erlojuaren orratzak atzeraka dabiltzala konturatu dira.


Maddi erlojua aztertzen hasi zen eta ikusi zuen sorgindua zegoela eta bere lagun bati esan zion:

- Utzi erloju hau kalean!

Utzi zuen Maddiren lagunak esanda bezala .

Eta gizon dirudun batek hartu zuen erlojua. Bainan ez zion ezer egin, erlojua pilarik gabe baitzegoen eta ohartu zenean pilak jarri eta diru gabedun bati eman zion.

Orduan diru gabeak lana bilatu zuen, bere gustoko lan bat eta diru asko irabazi zuen. Pentsatzen hasi zen nola bilatu zuen lana erloju hari esker. Orduan gizona erlojua aztertzen hasi zen eta erlojuaren azpian xiringa txiki bat ikusi zuen eta likido berde bat. Ikusi zuen erlojua alderantziz mugitzen zela eta orduan esan zuen:

- Erlojua sorgin batek egin du bainan berdin dio, neri lagundu dit! - gizonak ez zuen ikusi erlojuaren azpian Maddi jartzen zuela .

Hurrengo egunean lanera joan zenean beti bezala, erlojua galdu zuen eta bere lagun batek aurkitu zuen. Topatu zuen gizona Maddiren beste osaba bat zen eta jantzi egin zuen. Maddiren osaba hori ez zen hazten eta hurrengo egunean bi metro neurtzen zituen. Eskerrak osabak erlojua galdu zuela bestela zenbat metrokoa egingo ote zen!

Erlojua kale _ertz batean zegoen , topatzeko leku zail batean bainan gizon on batek topatu zuen. Segituan irakurri zuen Maddi jartzen zuela erlojuak eta kasualitatez gizon honen bizilaguna Maddi zen. 

-Tok, tok! Kaixo Maddi, etxean zaude? Zure izena daukan erloju bat topatu det.

-Kaixo. Etxean nago bai. Erlojua? Galduta daukat bai, ea nerea den.

Segituan konturatu zen Maddi bere erlojua zela.

-Ekarri azkar erlojua mesedez! Sorgindua dago eta puskatu egin behar da. Zoratu egin nau eta beste norbaitek jazten badu berdina gertatuko zaio.

Maddik ez zekien erlojua gauza onak egiteko ere gai zela. Horregatik pusaktu egin zuen eta horrela amaitu zuen erlojuaren istorioa.




.