2009-11-26

NOLA JAN, ELIKADURA



Urriaren 27an, Edurne elikadurari buruz Ku-txak antolatutako hitzaldia ematera etorri zen.

Janaria bost ataletan sailkatzen da:

  • Naranjan: ogia, arroza, patatak, zerealak,... Egunero horietatik sei jan behar dira.
  • Berdean: barazkiak, frutak,.. 5 jan behar dira.
  • Gorrian: esnekiak, hiru jan behar dira egunean.
  • Gorrian: arraia, lekaziak, oilaskoa,... bi jan behar dira egunean.
  • Horian: goxokiak, pastelak, edariak,... noizean behin bakarrik jan behar dira.

Ondoren gezurretazko janaria atera eta taldeka egun bateko menua prestatu genuen.

Joan behar zuenean dvd bat oparitu behar zigun baina lendik ere bagenduen eta orduan ordenadoreko xaguaren azpian jartzeko alfombrila bat eman zigun.

2009-11-20

ARRITXULON EGONALDIA



2009-ko urriaren 7, 8, eta 9-an Oiartzungo Arritxulo aterpetxean egonaldia egin genuen ( Lehen Hezkuntza osoa ).

Autobusa goizeko 9:15etan genuen, eta 11:00ak aldera iritsi ginen. Iritsitakoan hamaiketakoa egin eta aterpetxeko lekuak ezagutzera joan ginen.

Aterpetxeko monitoreak, Garazi eta Irati ziren.

Aurrenengo egunean pixka bat libre ibili ginen. Eguardi aldera, Elgoibarko 14 urteko ikasleak etorri ziren. Arratsaldean mendira joan ginen jolasak egitera.

Gauean gaubela egin genuen.

Hurrengo goizean mendira joan ginen eta arratsaldean ebia egin zuenez eskulanak egin genituen. Gauean disko festa egin genuen eta hura bukatutakoan ohera joan eta Antton zirikatzen ibili ginen. Inesek, berriz, Txanoberdetxoren ipuina kontatu zigun, eta parra asko egin genuen.

Azkeneko egunean lagunak agurtu, logelak hustu, bazkaldu eta etxera joan ginen.

2009-11-19

ESKOLAKO BLOGA

  1. Nola sartu gure blogera:

    • Ikustera bakarrik:

i. Idatzi http://www.errezilgoikasleak.blogspot.com/ eta klikatu.

    • Ikusi eta zerbait berria sartzeko:

i. Lehenik, gure GMAILeko kontuan sartu.

ii. Ondoren, interneteko barran, idatzi http://www.errezilgoikasleak.blogspot.com/ eta klikatu.

  1. Nola bidali testu bat korreo elktronikotik gure blogera:

    • Zure korreo elektronikoa zabaldu. Ondoren "IDATZI MEZUA" aukeratu eta klikatu.

    • Zure lanaren izenburua izando dena, mezu berrearen "GAIA" lauki barruan idatzi.

    • Zure lanaren testua izando dena, idatzi mezua idazteko dugun koadro handiaren barruan.

· Irudirik gehitu nahiko bazenu, Irudia dagoen tokian kopiatu eta testuarekin batera itsatsi. Hau testuaren hasieran, erdian, bukaeran,… nahi duzun tokian kurtsorea ipinita itsatsi dezakezu.

· Lana bukatzen duzunean, "BIDALI" sakatu.