2024-10-16

LA ARBOLEDA

 Urriaren 1ean eta 2an La Arboledan izan ginen. Trapagarango auzoa da La Arboleda, eta Bizkaian dago, Bilbotik 16 kilometrora.

La  Arboledara  heldu  bezain  laster  maletak  utzi  eta  aurkeztu  egin  ginen.    



Ondoren,  ekintza  batzuk  egitera  joan  ginen. LH3, LH4, LH5  eta LH6koek  slackline egin genuen eta LH1-2koek eskalada egin zuten .












Dena egin eta gero, bazkaltzera joan ginen baina lehenengo kantu hau abestu genuen: (ÑAM ÑAM ON EGIN, ÑAM ÑAM ON EGIN, ÑAM ÑAM ON EGIN ETA ON EGIN DENOI ON EGIN!!!!!)  




Arratsaldean, altxorraren bila ibili ginen eta lakuak ikusi genituen eta baita bertan zeuden estatuak.



Begira, hemen dago han ikusi genuen estatua bat.




Ondoren merienda egin genuen. Oso goxoa zegoen!


Gero, tarte librea izan genuen: batzuk futbolean, besteak parkean... ibili ginen.



Hauxe da parkea.



Afaldu baino lehen  SCAPEROOM egin genuen.
 


Hurrengo egunean, oso eguraldi txarra egin zuenez, ezin izan ginen aterpetxetik atera eta

 jolas batzuk egin genituen: oso jolas dibertigarriak ziren.










Bazkalostean, dena jaso eta Larreinetako geltokian funikularra  hartu genuen Trapagaranera jaisteko.



Hemen duzue funikularraren maketa. Oso polita zen!



Arratsaldeko bostak laurden gutxitan heldu ginen Errezilera.

2024-10-08

IKASTURTE BERRIA

Irailaren 6an hasi ginen eskolan.

Hemen  eskola osoko ikasleak gaude.

Hemen HH2eta3ko ikasleak daude: Eki, Beñat, Irati, Naila, Sara, Urritz, Beñat, Amaia, Oier, Neila eta Haize.


Hemen HH 4 eta 5eko ikasleak daude: Ainhoa Irati, Isabel, Beñat, Malen, Leiane, Naia, Zinatz, Adei, Elene eta Hydaia.



Hemen LH 1-2ko ikasleak daude: Eli, Isabel, BEñat, Irati, Xuban Rieger, Kaiet, Kilian, Ugaitz, Maite, Jare, Xuban Agirretxe, Oxel, Alain, Manex, Maialen, Lore, Nerea eta Lorea.  

 
Hemen LH 3-4 ko ikasle eta irakasleak daude: Isabel, Marijo, Miryam, Beñat, Joseba, Aritz, Aimar, Oinatz, Zorion, Xuhar, Aratz, Uxue, Iraia, Izaro, Jupp, Harri eta Julen.



Hemen LH5-6ko ikasle eta irakasleak daude:Ainara, Isabel, Marijo, Miryam, Beñat, Joseba, June, Laura, Nora, Uraitz, Unai, Agoitz, Egor, Joanes eta Amets.







UZTARRAKAN

 

Irailaren 19an Uztarrakara joan ginen, HH4-5etik LH6rako ikasleak eta irakasleak. 


Egun hortan oso eguraldi ona egin zuen eta hainbat baserri ikusi genituen bidean: Irure handi, Iruretxiki, Berriki, Berriki  Saletxe, Izarre ...




Ondoren, Uztarrako urjauzia ikusi genuen. Oso polita zen!!!! Ur asko erortzen zetorren mendian behera!!







Urjauzia ikusi eta gero hamaiketakoa jan genuen Irure Saletxeren  aurrrean .






Laura eta Ainara. (LH5-6)

TIPI-TAPAN hasi gara!

 

Joan den ostegunean, irailak 26, Tipi Tapako 1.saioa eduki genuen.


Euria ari zuenez, ez genuen buelta handirik egin. Horregatik,  frontoira  joan ginen eta han ariketa batzuk egin genituen. Gero Borondegira joan ginen eta han pintxo ederra jan genuen. 


Oso ondo pasa genuen!


Nora eta  Agoitz (LH 5-6 )











SARE SOZIALAK

 

Irailaren 4an ertzainak etorri ziren sare sozialen arriskuei buruz hitz egitera.

Sare sozialetan seguru nola ibili azaldu ziguten. Arrisku asko daudenez, ondo fijatzeko eta helduei laguntza eskatzeko  gomendatu ziguten.

Saioa oso interesgarria izan zen.

Joanes (LH5-6)