2013-06-26

GOIZPASA ORION

GOIZPASA ORION


AUTOBUS ANDIAN OIOA JOAN GIÑEN.

ITSASONTZIAK IKUSI EITUEN.

ATAK, OILOAK, AAUEA, KAKTUSAK, XITA, ARAULZA ETA ANZARRAK ZEUDEN.

PARKEAN ODARRAREKIN JOLASTU GENUEN.

OALA ZABALDU ETA BAKAU EGIN GENUEN.

AUTOBUS TXIKIAN IULI GINEN.



Goizpasa Orion

Autobus handian Oriora joan ginen. Itsasontziak ikusi genituen. Ahateak, oiloak, ahate kumeak, txitak, arraultza, antzarrak eta kaktusak zeuden. Parkean hondarrarekin jolastu genuen. Autobus txikian itzuli ginen.






2013-06-16

Pinotxoren abenturak

     Maiatza osoan "liburuen altxorra" izeneko kutxa eskolan izan dugu.  Kutxa ekarri zigun  Imanolek Pinotxoren benetako abenturak jasotzen zituen liburua utzi zigun 3. zikloko ikasleei, guk berarekin zerbait egiteko aukera emanez.

     Anttonek liburua atal ezberdinetan ( 36 ) fotokopiatu zuen eta ondoren gutako bakoitzari atal bana eman zigun guk lasai irakurri,  ondo pentsatu eta  besteei kontatzeko balioko zuen laburpen bat egiteko.  Horrekin batera orri bana eman zigun pentsatutako laburpena idatzi eta marrazki bat egiteko.

     Idatzitako 36 orriekin ipuin bat osatu dugu. Imanoli ale bat eman genion eta asko gustatu zitzaion. Gainera, gure ipuina Foru Aldundian entregatuko zuela esan zigun. Oso pozik geratu ginen.

     Ipuina osatzeaz gain, gutako bakoitzak gure atala gelakideei kontatu diegu eta bitartean bideoan grabatu.

     Egindako lana polita iruditu zaigu.

1 atala - Elaia




2 atala - Itxaso

 

3 atala - Mattin



4 atala - Mikel



5 atala - Saioa



6 atala - Haritz



7 atala - Xabi



8 atala - Izar



9 atala - Nahia




10 atala - Naikari



11 atala - Leire

2013-06-11

Maiatzaren 31an lehenengo,bigarren eta hirugarrengo ziklokoak Txuri- Urdinera joan ginen.
Goizeko hamarretan iritsi ginen eta hamabiak arte bertan egon ginen.
Hasiera batean, gu bakarrik patinatu genuen. Ondoren, monitoreekin ibili ginen. Beraiekin gauzatxo batzuk ikasi genituen: Atzeraka patinatu, frenatu,hanka baten gainean jarri, etab.
Gero joku batzuk egin genituen eta azkenik, diskoteka jarri zuten.
Oso ondo pasa genuen eta urrengo urtean berriro bueltatu nahi dugu.
Txuri - Urdinetik ateratakoan euria ari zuenez, Oriora joan beharrean Albizturko frontoira joan ginen.
Bertan bazkaldu eta jolastu egin genuen.Ah! eta frontoia garbitu eta txukundu genuen aldegin baino lehen.
Eguna amaitzeko eskolara etorri ginen eta hemen bideo bat ikusi genuen batzuk eta beste batzuk ordenagailutan ibili ginen.







2013-06-05

Maiatzaren 27an hazien tailerra egin genuen bigarren eta hirugarren zikloko ikasleak.
Orain dela hilabete hazi desberdin batzuk landatu genituen  pote batzutan eta oraingo honetan botila batzutara aldatu genituen sortutako landareak.
Horren ondoren jolas batzuk egin genituen.Jolas horien bidez ekosisteman ematen diren harreman desberdinak aztertu genituen.
Ondo pasa genuen.

     LH2ko ikasleak