2019-12-22
2019-12-21
GABON USAINA
Gabonak ate joka ditugula eta, sukaldaritza, marrazketa eta birziklapen tailerretan ekintza desberdinak burutu ditugu.
SUKALDARITZA TAILERRA
BIRZIKLAPEN TAILERRA
SUKALDARITZA TAILERRA
MARRAZKETA TAILERRA
BIRZIKLAPEN TAILERRA
2019-12-19
TIPI-TAPA TALDEKOAK GURE ARTEAN
Gaur goizean TIPI-TAPA taldekoak etorri zaizkigu eskolara.
Lehenengo irteera zuten gaurkoa, eta Belamendi inguruan ibilalditxoa egin ondoren gure artera hurbildu dira.
Txikienen gela ezagutu eta Gabonetako abesti batzuk abestu dizkiegu LHko ikasle guztiok.
Giro ederrean izan gara, benetan!
Eta jakizue hurrengo antolatzen duzuen irteeran ere alboan izango gaituzuela!
MERRY CHRISTMAS!
Hirugarren eta laugarren mailako ikasleek primeran abestu digute "Jingle Bells" gabon kanta. Guztion partez gabon zoriontsuak opa dizkizuegu.
MERRY CHRISTMAS!
Etiketak:
ENGLISH
2019-12-16
DINOSAUR SONG
Lehen Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailako ikasleak, ingeleseko saioetan izugarri gustura aritu gara "Dinosaur song" dantzatuz eta abestuz. Hortxe bideoa, zuek ere ikas dezazuen gure moduan gorputza mugitzen!
COME ON EVERYBODY!
Etiketak:
ENGLISH
2019-12-13
UNIBERTSOA LH 3-4
Hona hemen LH 3-4ko haurrek "Unibertsoaren" inguruan eginiko bideoa.
Etiketak:
2.zikloa (LH 3-4 ) 2019-2020 ikasturtea
2019-12-08
HHkoak paseoan
Abenduaren 5ean paseo polita eman genuen herri inguruan.
Pozik ibili ginen bazterrak ikusten eta eskolara itzuli aurretik, zimitorioan alturitazka jolastu genuen.
Pozik ibili ginen bazterrak ikusten eta eskolara itzuli aurretik, zimitorioan alturitazka jolastu genuen.
2019-12-05
EUSKARAREN EGUNA
Azaroaren 3an Euskararen eguna ospatu genuen. Eskolako txikienak lokotx-bilketan ari ziren bitartean, zaharragoak erromeriei buruzko hizketaldia izan zuten Imanol eta Maritereren eskutik. Ondoren eskolako guztiok, guraso eta gonbidatuekin batera, dantzatzatzen eta abesten aritu ginen. Egunari amaiera emateko, guztiok batera gaztain jana egin genuen.
Milesker etorritako guztiei eta gurasoei gaztainengatik!!
2019-12-02
UNIBERTSOA, EGUZKI-SISTEMA ETA LURRA, GURE ETXEA
Hiruhilabeteko honetan, 5 eta 6. mailako ikasleak gai hauek landu dituzte. Gai bakoitza talde ezberdinetan banatuta landu dute. Honako pauso hauek jarraitu dituzte:
- Gaia aukeratu.
- Gidoi bat jarraituz, informazioa bilatu eta informazio moduan erabiliko zuten testua osatu.
- Nik prestatutako galderei testu horretan erantzuna bilatu eta idatzi.
- Eskolako beste geletako ikasleei gai erakusteko azalpena prestatu.
- Azalpena argitzeko lagungarriak izango ziren muralak egin.
- Azalpena errazago ulertzen lagunduko zuten "sketx" laburrrak prestatu.
- Azalpenaren bideo-grabazioa egin.
Oso balorazio positiboak egin dituzte gure ikasleak egindako lanaren inguruan. Oso gustura geratu ziren azalpenaren saioarekin.
Hemen duzue atal bakoitzaren inguruan grabatutako bideotxo bana.

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)