2011-12-07

TXALAPARTA IKASTAROA



Azaroak 10-ean etorri zen Unai Frantzesena txalaparta klaseak ematera eta abenduak 1-ean eman zuen azken klasea, baina 3 egun egon zen. Ostegun arratsaldean ematen zizkigun txalaparta klaseak. 3:30-etatik 4:30-etara egoten zen txalaparta klaseak ematen. Denoi ematen zigun txalaparta jotzeko aukera.

Lehen egunean, esku batekin aritu ginen, binaka. Hasieran, berarekin jardun ginen txalaparta jotzen, pixka bat erakusteko nola jotzen den. Ondoren, ikasi genuenean nola jotzen den gutxi gora bera gure artean hasi ginen jotzen.

Hurrengo klasean, 2 eskurekin jardun ginen, pixka bat zailagoa zen. Aurreneko klasean bezala, hasieran berarekin jardun ginen eta gero bi eskuekin eta esku batekin jardun ginen.

Azkeneko klasean beste klaseetan bezala egin genuen,eta dena errepasatu genuen.Ondoren hiru kolperekin erakutsi zigun. Hori ondo ikasi genuenean, lau kolperekin hasi ginen, pixka bat zailagoa zen.

iruzkinik ez: