Hirugarren hiruhileko honetan ENERGIA gaia landuko dugu LH3-4 eta LH5-6n.
Hori dela eta, apirilaren 8an Azpeitiko Ekogune zentroan izan ginen, energiaren inguruko tailer batzuk egin eta Loiolako Igarako errota uraren indarrari esker nola ibiltzen den ikustera.
Bestalde, eskolan bertan ere Energiaren Ibilbidea egin genuen Xeberorekin eskolan zehar, Euronet 50x50 programaren barruan.
Gero, galdara-gelara joan ginen eta han Xeberok azaldu zigun gasari esker eskolako berogailuak berotzen direla eta baita sukaldeko eta dutxetako ura ere.
Argi eta garbi esan zigun iturrietako ura eta berogailuetako ura ezin direla nahastu eta horregatik tubo desbesberdinetatik joaten dira ur horiek.
Gero kuadro elektrikoak erakutsi zizkigun. Eskolan 3 kuadro elektriko
daude, 1 solairu bakoitzean. Kuadro elektrikoei esker dakigu eskolako argi
guztiak ondo dabiltzan ala ez eta aberiaren bat baldin badago hor begiratu
behar dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina