IKASTURTE HASIERAKO BILERA
INFORMAZIO OROKORRA
2021-2022 ikasturtea
IRAKASLEAK
TUTOREAK: HH 2-3: Alazne Ordezkoa: Maite Azkune HH 4-5: Mertxe Egiguren LH 1-2: Eli Amiama LH 3-4: Leire Agirrezabal LH 5-6: Joseba Bikendi Antton Garro: LHko 6. mailakoekin Euskara, Gaztelania eta Matematika |
BEREZILARIAK : Ingelesa : Miryam Urrutibeaskoa Arte Hezkuntza (Musika eta Tailerrak): Isabel Romarate Gorputz Heziketa: Jon Diego Pedagogia Terapeutikoa: Leire Lazkano Hezitzailea: Jaione Elorza
|
ZUZENDARITZA TALDEA: Zuzendaria: Miryam Ikasketa burua: Mertxe Idazkaria: Eli |
JANGELAKO LANGILEAK: Arduraduna: Antton Garro Sukaldaria: Marian Irazustabarrena Monitorea: Anttoni Uzkudun
|
ORDUTEGIA
• Irailean eta ekainean: 09:15- 13:15era.
• Urriaren 1etik maiatzaren 31arte: 09:15- 13:00etara eta 15:00- 16:30era.
Goizean, eskolako atea 9:10ean zabalduko da eta 10:00etan itxi. Arratsaldean, 14:55ean zabalduko da.
INFORMAZIOA ZABALTZEKO BIDEAK
● Paperean idatzitako oharren bidez zabaltzen dugu informazio gehiena. Gurasoen whatsapp-era ere zabalduko ditugu ohar horiek.
● Eskolako blogean zintzilikatzen dugu informazioa, luzea denean.
● Organo Goreneko bileretako informazioa bertako kide batek zabalduko du Guraso Elkarteko bileretara.
● Edozein gairen inguruan iradokizun edo kexarik egin nahi izanez gero, beti duzue aukera aurrez aurre egiteko tutorearengana edo zuzendaritzara joz. Dena dela, eskolako sarreran horretarako buzoi bat ere baduzue.
IKASTETXEKO BLOGA ETA KORREO ELEKTRONIKOA
● Bloga:
www.errezilgoikasleak.blogspot.com
● Posta elektronikoa:
JANTOKIA
· Ordutegiak:
-Iraila eta ekaina: 14:45ean aterako dira eskolatik
-Urritik maiatzera bitartean: 13:00-15:00 bitartean.
-Ikasturte guztian zehar, jantokian bazkaltzen geratzen ez den ikaslea ezin izango da ez eskola barrura ez jolastokira sartu 15:00ak arte.
-Ausolanek dioenez, tarte horretan ume bat jolastokian zaindua izatea nahi izanez gero, derrigorrean bazkaltzen geratu behar du, edota bestela bazkaria ordaindu beharko luke.
· Prezioak :
- Ohiko garraiatuak (eskolatik 2 km baino urrutiagokoak ) : 3,30 €
- Ohiko ez garraiatuak ( eskolatik 2 km baino gertuagokoak ) : 4,60 €
- Tarteka geratzen diren ikasleak ( ebentualak ): 5,20 €
- Gainerako bazkaltiarrak: 8,10 €
⮚ Ohiko bazkaltiarra: astean behin geratzen dena ere bai, egun hori beti bera izanik.
⮚ Ikasturte honetan aldaketa bat dago: “garraiatuak” diren ikasleei ez garraiatu bezala kobratuko zaie, ikasturte hasieratik BANAKAKO GARRAIO LAGUNTZA eman arte. Gero, garraio-laguntza ematen bazaizue, kobratu zaizuen kopuru hori itzuliko zaizue.
Oharrak:
1.- Egun-pasa eta antzeko irteeretan otorduaren balioaren % 50a kobratuko zaizue, janaririk eskolara ekarri ez arren. Pic-nika ekartzeko eskatuko bagenu, % 100a kobratuko lukete.
2.- Ikaslea gaixotuz gero, noiz kobratuko zaie menuaren % 50a ?
- Jantokira astean egun batean bazkaltzera datorrenari, etortzen ez den edozein egunetan.
- 2 egunetan datorrenari, jarraian 2 egun etortzen ez bada.
- 3 egunetan datorrenari, 3 egun jarraian etortzen ez denean.
- 4 egunetan datozenak, jarraian 4 egun falta direnean.
- 5 egunetan izena emanda dutenak, 5 egun jarraian etortzen ez direnean.
3.- Falta diren egun horiek jarraian ez badira, ordenagailuaren aplikazioak ez ditu deskontatzeko moduan hartzen eta % 100a kobratzen du.
GREBA EGUNAK JANTOKIAN:
Sukaldariak greba egiten duenean, ez da janaririk zerbitzatuko eta, beraz, bazkaltiarrei ez zaie kuotarik kobratuko.
Irakasleek greba egiten badute baina sukaldariak ez, egun horretan jantokiko zerbitzua eman daiteke:
● Ikasleak jantokian bazkaltzen badu, kobratu egingo zaio.
● Jantokian bazkaltzen ez duenari erdia kobratuko zaio.
BEKAK
⮚ Eskolako materialari dagokiona: HH3tik aurrera eska daiteke; zuzenean gurasoen kontu korrontean sartzen da.
⮚
Banakako garraio laguntzari
dagokiona: HH2tik aurrera eska daiteke. Eskolatik gutxienez 2 km-ra bizi denak
eska dezake. Eskolak bideratzen du eskaera.
⮚
Jantokiko dirulaguntzari
dagokiona: HH 2tik aurrera eska daiteke.
Ikasleak jantokiko kuotak ordaintzen ditu dirulaguntza jaso bitartean.
Dirulaguntza jasotakoan, eskolak, ikasle horrek ordura arte ordaindu duen kantitate osoa bueltatzen dio familiari eta hortik aurrerako bazkariak ez ditu ordainduko. Ondorioz, ikasleak ikasturte osoan doan bazkalduko du.
AUTOBUSA erabilitakoan kobratuko diren prezioak
Egun erdiko irteera |
7 € |
Egun osoko irteera |
9 € |
LIBURU SOLIDARIOA
IKASMAILAK |
ESKOLAK JASOTAKO LAGUNTZA (UMEKO) |
GURASOEK ORDAINDU BEHARREKOA ( UMEKO) |
1. eta 2. maila |
35 € |
27 € |
3. eta 4. maila |
35 € |
30 € |
5. eta 6. maila |
35 € |
31 € |
ERREZIBOAK jiratzeko modua
- Oharra bidali gastuaren berri emanez.
- Bankuari abisua eman eta kontu korrontetik kobratu
* Erreziboa bueltan etortzen bada, abisatuko zaizue eta eskolako kontu korrontean sartu beharko duzue dirua.
Babesgabetasun-zantzuak jakinarazteko betebeharra
“Ikastetxe honek hau jakinarazten die gurasoei: haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko Eusko Jaurlaritzaren Legearen arabera (otsailaren 18ko 3/2005 Legea), ikastetxean uste bada ikasleren bat babesgabetasun-egoeran dagoela susmatzeko zantzuak daudela, hau da, uste bada ikasle horren zaintzaileek beren funtzioak betetzen ez dituztela, ikastetxeak egoera hori jakinaraziko die gizarte-zerbitzuei, legeak hala aginduta. Jakinarazpena eginez gero, horren berri emango zaio ikaslearen familiari”.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina