Txintxo portatuko ginen aurten Errezilgo eskolako ikasle eta irakasleak! Olentzero eta Mari Domingi etorri zaizkigu bixitan goizean goizetik. Jakingo zuten 24an ez garela eskolan, etxean izaten garela gureekin opor egunak goxatzen.
Napo astoa opariz gainezka etorri da! Alper xamarra izango da Napo, Mari Domingik esan digu makal-makal etorri dela. Gurasoentzako abesten ari ginela azaldu zaizkigu. Soinu eta panderoaz alaituta eman diegu ongi etorria denok batera jolastokira agertu direnean.
Harrera egiteko kantatu, dantzatu eta koplak abestu dizkiegu. Gustora ziren biak gu ikusi eta entzuten. Ondoren, Olentzerok kondairak kontatu dizkigu.
Opariak jasotzeko ordua iritsi denean oso pozik eta urduri jarri gara denok. Agian gelaren batek ikatza jasoko ote zuen aurten ikaratuta ginen!
Azken bi kantuak abestu eta tripa bapo beteta, eguneko zentrura joan gara ikasle zaharrenak herriko atton-amonekin abestera.
Ondo pasa Gabonak guztiok! Urte berri on!