2026-10-04

ARTAUNTZARA JOAN GINENEAN...


Irailaren 16ean Artauntzara joan ginen HH4-5 eta LH1-2,
Adei, Kaiet eta Enararen etxera.
Ainimaliak ikusi eta gero beheraka abiatu ginen.    
Ibarbia auzoko etxe batzuk ezagutu genituen. 
Arregitxora iritsi ginenean Neian urtebetetzea ospatu genuen eta bixkotxoa jan genuen.
Gero eskolaraino jeitsi ginen.   
Oso  ondo  pasa  genuen.                                  














2026-06-25

2025-26 ikasturte amaierako jaialdia

 Hemen duzue ikasturte amaierako jaialdiak emandakoaren laburpena.

Ondo pasa oporrak!



2026-06-23

OLABERRIKO KARTINGera LH5-6koak

Ekainaren 4an Olaberriko Kartingean izan ginen.

Euria ari zuenez, sira handi batzuk jantzi behar izan genituen, eta jakina, kaskoa!!!


Ederki ibili ginen karretan, zirkuitoan buelta batzuk emanez.

Eta bukatzeko argazkiak atera genituen, txapeldunen podiumean!

Hemen gaituzue!!!!




2026-06-19

LH6koen agurra

 Ekainaren 17an LHkoei agurra egin genien. 

Opariak banatu genituen gelaz gela. Irakasleek ere bertso bat egin zieten.


HHkoek marrazkiak egin zituzten.

                                                            
Oso politak ziren marrazkiak



LHkoek ere gelaka banatu zituzten opariak.







Opari asko jaso ondoren eta denak gustora jaso ondoren, beraiek ere bertsoak eta mural bat prestatuta zuten denentzako.



Bukatzeko, argazkia atera genuen eskola osoak


IZARRAIZPE eta IKASBERRIN

 Ekainaren 5ean Azpeitira joan ginen Urola eta Ikasberri ikustera.


Lehenengo, Urolara joan ginen eta altxorraren bila jolasa egin genuen.


Ondoren, Ikasberrira joan ginen eta gelak ikusi eta ikaslekin jolastu ginen.



Ondoren, txorroetan bazkaldu genuen.



       HARRI                      

EKAIN TXOU

Ekainaren 3an Ekain Txou etorri zen gure eskolara.




Lehenengo, nola jazten zen erakutsi zigun eta ondoren bere aktuazioarekin hasi zen.


Gauza dibertigarri asko egin zituen,adibidez:txirula sudurrarekin jo,malabarak egin begiak itxita eta ...




LH, HH eta haurtzaindegi osoak ikusi genuen Ekain Txou.



Eta bukatzeko, argazkia atera genuen guztiok batera.

Hori bai, joan aurretik, bere argazkiaren pegatina batzuk eman eta gero berak firmatu egin zizkigun.

MUNDIALA IZAN ZEN!

IRAIA ETA UXUE

ZELATUN eta MUTXATEGIRA

 Ekainaren 16an eskola osoa mendira joan ginen.




 


HHko guztiak eta LH1-2koak Mutxategira joan ziren.




Bertan hamaiketakoa jan zuten.




LH3-4-5-6koak Zelatunera joan ginen.



Bidean deskantsuak egin genituen.



Bertan hamaiketako ederra egin genuen.


 Zelatunen bertan guk San Antoniotarako  asmatutako playback-ak egin genituen.



Oinatz-Aratz.

2026-06-01

LOGELAN LOGALE

Apirilaren 21ean Kursaalera joan ginen Logelan Logale kantata kantatzera orkrestarekin eta Kepa Errastirekin.

Bi egunetan izan zen ikuskizuna. Gutxi gorabehera Gipuzkoako14 eskola joan ziren parte hartzera. 10 kantu ziren guztira eta nagusiena Logelan Logale zen.

Jende asko joan zen ikustera, bai ikasleak eta bai gurasoak.





 

Aratz eta Julen

BERTSO JAIALDIA

Maiatzaren 28an LH 5-6ko ikasleok bertso jaialdia egin genuen. 


Lehenengo, Bertsometa liburuko bertsoak kantatu genituen.

Gero pasahitza jolasa egin genuen.

 

Ondoren, bi oin eman eta kopla bat egin behar izan genuen,  eta ofiziozka ibili ginen.




Eta bukatzeko, pertsonaia ikusezinaren jolasean ibili ginen.


Aratz eta Julen

ITZULIA ERREZILDIK PASATU




Maiatzaren 15ean, Itzulia women ikustera joan ginen eskolako ikasle denak Goiko Plazara.



Txirrindulari asko pasa ziren eta oso azkar. 

Euskal talde bat ere bazegoen, Laboral Kutxa eta gainera oso ondo ibili ziren.



Guk ere oso ondo pasa genuen txirrindulariak ikusten.


                                                                                                         HARRI-JOANES