2025-11-20

ANTZEZLANA: FAMILIA MOTA EZBERDINAK

Azaroaren 14an LH1-2koek antzerki batera gonbidatu gintuzten.

 Antzerkiaren izena ``Diferentes familias´´zen.



Antzerkia gaztelaniaz zen. Antzezlanean familia mota asko azaldu ziren:
-gurasoak eta seme alabak 
-aitona-amonak, gurasoak eta seme-alabak 
-bi aita
-bi ama...









Antzerkia oso polita izan zen. Asko gustatu zitzaigun.

Oinatz eta Julen.

2025-11-19

BEISBOL SAIOA

 Urriaren 9an Beñat izeneko mutil bat etorri zen beisbolean nola jokatzen den erakustera. LH3-4 eta LH5-6 koak egin genuen beisbola.


Hasieran, beisbolari buruz hitz egin genuen eta Beñatek arauak azaldu zizkigun eta bi talde egin genuen jokatzeko.
 

Taldeak egin ondoren, Beñatek erakutsi zigun nola botatzen zen pilota. Gero, beisbol partida bat egin genuen.


Oso ondo pasa genuen! Oso dibertigarria izan zen!

LAURA ETA NORA


BIZI ZAITEZ BIZI

 Urriaren 23an BIZI ZAITEZ BIZI saioa izan genuen eskolan Nekane Zinkunegi eta Gurutz Agirretxerekin.

Lehenengo, Nekanek azaldu zigun poliki ibili behar zela karretera normalean.

Pixka bat geroxeago, Gurutzek beste azalpen bat eman zigu nola joan behar den karreretara jantzita eta Agirretxe rally taldearen historia ere azaldu zigun.



Geroxeago, kotxea ekarri zuten patiora eta denak ikustera joan ginen.







                                           Kotxe barrura sartzen utzi ziguten.


                                      
                                       

                                         Bukaeran, argazki bat atera genuen denak atera.


                            Arratsalde ederra izan zen!                                                                                                             Unai eta Agoitz.

GAU BELTZA


 Urriaren 31n GAU BELTZA ospatu genuen eskolan.



Hasieran LH5-6koak oinez kanposantura joan ginen.



Bidean kalabazak aurpegi beldurgarriak eginda jarri genituen. Eta pixka bat kanposantua ikusten egon ginen.



3. ziklokoak Gau Beltzaren jatorriari buruzko hainbat testu irakurri genituen. Eta kalabaza bizkotxoa egin genuen.




Eta eskola bukatu baino 15 minutu lehenago eskola kanpoan emanalditxoa eskaini genien gurasoei: Pirritx eta Porrotx, eta Kantu Kolore taldearen arimen gaua abestia kantatu genuen eta 3. ziklokoek bertso batzuk kantatu genituen.


Oso ondo pasa genuen!!!

                                                                                               JOANES.










EKOETXEAN LH5-6koak

 Urriaren 14an Azpeitiko Ekoetxera joan ginen LH5-6koak.



Hasieran jolas batzuk egin genituen energiari buruz.

Galdetegi bat osatu behar genuen energiari buruz gauzak begiratuta.

.

Eta bukaeran egurrezko pila handi batzuk lortu genituen galdetegi osoa eginda.


Ondoren hamaiketakoa jan bitartean han zegoen 
Igara errotara joan ginen, eta errota horrek nola funtzionatzen zuen ikusi genuen.



Geroxeago autobusa hartu eta eskolara joan ginen. .

Oso ondo pasa genuen!!                                                       JOANES.



















2025-11-18

DOMUSARA BISITA

Azaroaren 7an Domusara joan ginen.

Lehenengo bilera gelara joan eta han  Domusaren historiaren inguruko bideoa ikusi genuen.

Ondoren, tailerra erakutsi zigun Arkaitzek, eta toki bakoitzean zer egiten duten.

Era askotako kalderak egiten dituzte han. 

Txaleku hori batzuk jantzi genituen tailerretan arrisku asko egoten delako mina hartzeko.

Tailerrean txoko desberdin asko zeuden. Bide urdinetik joateko esan ziguten eta bere atzetik joateko.

Bi solairu ditu Domusak.




Makina asko zeuden, adibidez: grapak jartzekoa, kableak ordenatzekoa, etab.

Burni bat zulatzen ari zen makina bati begira geratu ginen kristal batetik . 

Eta horrelako makina asko ikusi genituen.

Oso guaia izan zen guztia!!!!!!






SOREASU ANTZOKIAN

Azaroaren 13an Soreasun izan ginen "Errezildarrak Dubain" antzezten.

LH 5-6ko ikasleok  200 pertsonaren aurrean egin genuen antzerkia.

Ikasberriko LH 3-4 5-6koak,  IraurgikoLH3-4 5-6koak eta San Martin Herri Eskolako LH3-4 ko ikasleak etorri ziren ikustera.

 Aurten 2 antzezlan baino ez ziren egon,  normalean baino gutxiago.

Beste antzezlanaren izena Nor da Zuriñe? izan zen.

HHkoak eta  LH1-2ko ikasleak Ekoetxera joan ziren eta gero Loiolara.

 LH 3-4koak, berriz, parkera joan ziren eta antzerkiaren orduan Soreasura etorri ziren gu ikustera.

Harri



     




TIPI-TAPA 2.saioa


Urriaren 30ean Tipi-Tapara joan ginen. 

Arkupetan elkartu ginen aitona-amona batzuekin. 

Denok elkartutakoan kanposantura joatea erabaki genuen. Bidean etxeei eta landareei  buruz  hitz egin  genuen.

Ondoren Borondegira joan ginen pintxoa hartzera. Oso goxoa zegoen!  

Ondoren eskolara joan ginen .

OSO ONDO PASA GENUEN!!!

Aratz  eta  Xuhar

2025-11-06

ARNASETIK BIDEO SORMEN LEHIAKETA

Aurten ere Arnasetik bideo sormen lehiaketa antolatu dute elkarlanean Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta UEMAk arnasguneetako ikasleentzat. 

IV. lehiaketa da aurtengoa eta gaia GAUR ETA ATZO izan da.

3.ziklokoak  animatu egin gara oraingoan ere, eta 3 bideo egin ditugu:

     -Aitona-amona randomak (37)

     -Errezildar peto-petoak eta ikerlariak (38)

     -Isabelen kartia (39)


Ikus itzazue 3 bideoak hemen duzuen estekan. Eta eman botoa gehien gustatu zaizuenari!!! 



https://arnasagara.eus/bideoa-kategoria/lh-5-6-atzo-eta-gaur/?herria=Errezil


LH5-6ko ikasleak

2025-10-01

2025-2026 ikasturte hasiera

 Irailaren 5ean hasi ginen eskolan.

Hemen dituzue gela guztietako argazkiak:


HH 2-3: Ion,Arkai,Oier,Neia,Urritz,Haize,Yahia,Julian,Isabel,Ainara eta Alazne.


HH 4-5: Adei,Zinatz,Beiñat,Leiane,Sara,Malen,Naila,Eki,Julian,Isabel,Ainhoa eta Ainara.




LH 1-2:
Lorea,Elene,Ugaitz,Nahia,Alain,Kilian,Jare,Kaiet,Nerea,Oxel,Xubi,Julian,Eli,Maite,Ainara eta Isabel.



LH3-4:
Lore,Xuban,Zorion,Izaro,Maialen,Manex,Aritz,Aimar,Jupp,Miryam,Julian,Joseba,Maite PT,Maite,Isabel eta Marijo.




LH 5-6:
Uxue,Nora,Iraia,Laura,Agoitz,Unai,Aratz,Oinatz,Xuhar,Julen,Joanes,Harri,Joseba,Julian,Miryam,Marijo,Isabel,Maite.



Aurten 48 ikasle  gara guztira, eskolan: HH koak  16 dira eta LH koak 32gara. 12 irakasle ditugu.


Uxue eta Nora

BASABERA PASIERAN

 

Ikasturtea  hasteko Basabera egin genuen pasira.

Lehenengo, hamaiketakoa egin genuen eta han bertan eman ziguten beraiek egindako sagar zumoa.

Eskolara etorritakoan jolas librea utzi ziguten irakasleek.

Oso ondo hasi genuen eskolako  lehen eguna! Eguraldia ere bikaina egin zigun!





Aratz eta Xuhar

SAGAR BILTZEN BASABEN

 

Irailaren 26an Basabera joan ginen sagarrak biltzera LH osoa.

Jose Antoniok sagarrondoak astindu eta gero guk jaso egin genituen. Baldeetan sartu eta traktorera botatzen genituen.

Aldapa handia zegoen eta asun batzuk, baina erraz jaso genituen sagarrak.

 





Traktorearen kaja oso handia zen, baina osorik bete genuen, 400k sagar.





Beraiek sagarrak garbitu eta behera botatzen zituzten, bidean kateatzen zirenak bultza behar genituen.

Guk bildutako sagarrekin sagar zumoa egin genuen, 

Oso ona zegoen!

Oso ondo pasa genuen!

Eskerrik asko Jose Antonio, Maritxu, Janire eta Basabeko aitona!                                                                 
Harri