Kaixo, familia eta lagunak! Hemen duzue aurtengo jaialdiko argazkiekin bideoa.
Ondo pasa Gabonak eta gozatu etxeko eta ingurukoekin. Urte Berri ON!!!
Kaixo, familia eta lagunak! Hemen duzue aurtengo jaialdiko argazkiekin bideoa.
Ondo pasa Gabonak eta gozatu etxeko eta ingurukoekin. Urte Berri ON!!!
Azaroaren 17an Ongizate Emozionaleko saioa izan genuen
LH5-6koak, Ane izeneko neska batekin.
Gero, jolas bat egin genuen eta bideo bat erakutsi zigun Anek, zein motatako emozioak zeuden azaltzeko: tristura, poza, haserrea, amorrua...
Bukatzeko, hiru itsaso marraztu genituen: barea edo lasaia, olatu txikiekin eta zakarra. Guk geure emozioak nola sentitzen genituen jarri behar genituen, itsaso horiekin lotura eginez.
Oso interesgarria izan zen.
Julen eta Xuhar.
Azaroren 24an Azpeitiko Ekoetxera joan ziren LH3-4koak animalien gaia lantzera.
Azaroaren 27an Tipi tapa eduki genuen Agoitz, Uxue, Iraia, Laura eta Unaik.
Unai eta Agoitz
Abenduaren 3an, urtero bezala, Euskararen Eguna ospatu genuen.
Ikasle guztiok euskararen egunarekin zerikusia duen lelo bat jarri genuen eta eskolako sarreran itsatsi genituen.

IRAIA ETA LAURA
Astelehenero IRAKURLAGUN izaten dugu LH5-6koak LH1-2koekin.
Hilabete honetan txirrindularitza saioak izan ditugu LHko 3 taldeak.
Argazki honetan LH1-2koak ikusten dira.
Abenduaren 2an Azpeitiko Ekoetxera joan ginen LH5-6koak bertako escape rooma egitera.
Azaroaren 25ean Tratu onen eguna ospatu genuen eskolan.
Horma irudi bat osatu genuen tratu onen inguruko mezuekin eta gero kopla batzuk abestu genituen.
Bidania-Goiatz, Albiztur eta Errezilgo LH5-6ko ikasleek sortu zituzten koplak.

Hauxe da: