2026-03-27

EMAKUMEAREN EGUNA ESKOLAN

 Martxoaren 6an, eskolan Emakumearen Eguna ospatu genuen. 8a igandea zelako.


 Mezu batzuk idatzi genituen eta eskola aurrean  jarri genituen. 


Eta arratsaldean emanaldi  bat egin genuen gurasoentzat: Emakume jaio nintzen eta Marimore abestiak .







Xuhar Agirrezabala

URAITZ ETA AMETS GELAN


 Urtarrilaren 30ean Uraitz eta Amets etorri ziren gelara, Ikasberriri buruz hitz egitera.

Esan zigun oso gustora dabiltzala Ikasberrin, irakasleak onak edo txarrak ziren ere esan ziguten.

Guri gogoa sartu zitzaigun Ikasberrira joateko.


 Gainera klaseak goizez bakarrik dira eta bi errekreo dituztela esan ziguten.


Oso gustora egon ginen Uraitz eta Ametsekin.





Oinatz-Aratz

AMETS BAT ETA AQUARIUMA

 Atzo, martxoak 26, Anoetara joan ginen,LHko guztiok.




Ikusten duzuen bezala, bi belar mota daude: bat  belar naturala da eta bestea artifiziala. Begiraleak esan zigun ezin zela belar naturala  ikutu, bakarrik artifiziala.




Anoeta barrutik bixitatu genuen eta beraien aldagelak erakutsi zizkiguten.



Gero, Paco Yoldi kiroldegira joan ginen jolas batzuk egitera.




Bazkaldu ondoren Aquariumera joan ginen arrainak ikustera.
Ederrena marrazoa izan zen!








Oso ondo pasa genuen!



Aratz-Oinatz.
 


IHES GELA BIDANIA-GOIATZEN LH5-LH6

 Martxoaren 4an, Bidanira joan ginen ihes gela bat egitera emakumearen eguna ospatzeko Errezilgo, Bidaniko eta Albizturko LH 5-6ko ikasleok.


Lau talde egitn genituen urdinak, horiak berdeak eta arroxak.




Lau jolas egin genituen dardoak, esaldiak deszifratu,pinponeko pilotak saskiratzea eta pistola batekin hitzak jotzea.


Oso ondo pasa genuen!





                                                                                                                           Harri eta Unai