2013-12-03

EKOSISTEMA

Lehenengo hiruhilabetekoan inguruneko klaseetan "ekosistema" landu dugu. Honen barruan ekosistema, bizitzaren funtzioak, onddoak eta landareak landu ditugu.

Txanelako liburuan testuak irakurri ditugu eta gero laburtu eta koadernoan idatzi ditugu.Ondoren dena buruz ikasi genuen eta kontrola aprobatu genuen.Jarraian taldeetan banatu gintuen Anttonek eta informazioa ere banatu zigun.

Lehenengo aurkezpena prestatzen hasi ginen. PowerPoint programarekin osatu genuen aurkezpena. Ondoren, murala egin genuen landareen sailkapenari buruz. Azkenik aurkezpena egin genuen bi egunetan banatuta. Hainbat guraso etorri ziren. Oso pozik joan ziren etxera.

Hurrengo lana pelikula bat osatzea zen. Lehengo talde bakoitzak aurkezpenean esandakoa mikrofonoz grabatu genuen, AUDACITY programa erabiliz. Movie Maker programa erabiliz irudiak eta audioak elkartuz pelikula bat osatu dugu. Jarraian pelikula Youtubera igo dugu.

Hemen behean ikusi dezakezu gure pelikula.

.

iruzkinik ez: