2013-12-09

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

      Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen.

      
      Euskararen Eguna ospatzeko eskolara sartu eta lehendabizi egin genuen gauza bezperan egindako txartelak gimnasioan jarritako pankartan itsastea izan zen. Pankartan, abioneta bat beste pankarta bat eramaten agertzen  zen. Pankarta horretan 5 kartulina zeuden eta gainean "EUSKARAZ BIZI NAHI DUT" jartzen zuen.


      Aratsaldean,  hiruretan,  gimnasiora joan ginen  eta betso hau abestu genuen:


                                         
 Jaiotzatikan nola 
geran gu euskaldun
izan behar genduke 
euskararen lagun
guztion aleginez 
bihurtu ditzagun
urteko egun denak 
euskararen egun.



      Hau abestu ondoren hiru kantu abestu genituen: Ikusi mendizaleak, Behin betiko eta Pausoka- pausoka.


      Ondoren, 15:30etan gimnasiako irakasleak altxorraren bila antolatu zigutenez jolasean hasi ginen. Bi altxor bilaketa egon ziren; bat, 2, 3, 4 eta 5 urtekoena eta bestea 1, 2, 3, 4, 5 eta 6. mailakoena. Lehenengo taldekoak (Haur Hezkuntzakoak) eskolan eta eskola inguruan ibili ziren. LHkoak berriz, bi ibilbide desberdin egin genituen: gazteenak eskola inguruan eta zaharrenak herrian.16:00ak aldera bukatu genuen.






     Horren segidan Borondegira joan ginen bingoan jolastera. Aratzek eta Fidelek irabazi zuten. Gero goizean eskolan egindako kukurutxoetan gaztainak sartu eta jan genituen. Goxokiak ere eman zizkiguten eta kanpora irten ginen.


      

Horrela amaitu genuen Euskararen Eguna,oso ondo pasa genuen.



iruzkinik ez: