Hil honetan testu mota berri bat
landu dugu euskarako saioetan 5 eta 6. mailako ikasleok: KOMIKIA.
Hainbat komiki irakurri eta ikusi ondoren bere
ezaugarriak aztertu ditugu, adibide askoz lagunduta.
Hurrengo pausoa guk idatzi eta
marraztu behar genuen komikia planifikatzea izan da: zein ziren pertsonaiak,
nolakoak izango ziren, lekuak, gidoia,…
Jarraian istorioa zenbat
binetetan banatuko genuen kalkulatzea izan da, zein tamainakoak izango ziren,
zer agertuko zen bertan, zer elkarrizketa idatzi,…
Azkenean, pentsatutako hori
marrazten eta idazten hasi gara.
Hauek izan dira gure lanak:
LH 3 ZIKLOKO IKASLEAK
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina