2014-11-11

Kaixo! Hona hemen 2.ziklokoak azken egunotan irakurri dugun liburua: "Hiru lagun".


1-FITXA BIBLIOGRAFIKOA
a)Titulua: Hiru lagun
b)Idazlea: Txiliku
c)Irudigilea: Jesus Lucas
d)Argitaletxea: Elkar
e)Bilduma:Miru
f)Or.kopurua: 73

2-PERTSONAIAK
-KULIXKA: hegazti migratzailea, Europako iparraldetik etortzen da Euskal Herrira udazken aldera. Tripazain hutsa da eta beti haitz-harrengan pentsatzen aritzen da.
-BELTXARGA: hegazti migratzailea, Holandatik etortzen da Euskal Herrira udazken aldera. Ez ditu batere gustuko gizakiak.
-ENARA: hegazti migratzailea, Euskal Herrian udaberria eta uda pasatu ondoren, udazken hasieran Afrikarantz abiatzen da. Gizakien lagun ona da.

3-LABURPENA
Udazkenero bezala, iraileko azken astean, enara, beltxarga eta kulixka Euskal Herriko padura batean elkartu dira.
Lehenengo, kulixkak "Zergatik gizakiek ez duten ilerik gorputzean" ipuintxoa kontatu du, haitz-harak nondik sortu ziren azaltzeko.
Ondoren, beltxargak "Zergatik beltxargek ez duten beren soinekoa eranzten" istoriotxoa kontatu die bere bi lagunei, gizakiak gaiztoak direla adierazteko.
Azkenik, enarak "Zergatik arrano sugezaleek sugeak jaten dituzten" ipuintxoa kontatu du, gizakiak onak direla frogatzeko.
Bakoitzak bere istoriotxoa kontatu eta gero, kulixka eta beltxarga Euskal Herrian geratzeko konbentzitu ditu enarak, umeei natura zaintzea oso garrantzitsua dela erakusteko.

Anima zaitezte eta irakur ezazue!
2.zikloko ikasleak.

iruzkinik ez: