1.- BAZKALTIARRAK
- Bi motatako bazkaltiarrak daude:
* Garraiatuak: eskolatik 2 km baino urrutiago bizi
direnak. Kuotaren prezioa 3,30
€ da.
* Garraiatuak ez direnak: eskolatik 2 km baino gertuago bizi diren
ikasleak. Kuotaren prezioa 4,60 € da.
- Ikaslea “ohikoa” izan ahal izateko, bere izena Delegazioak markatzen duen urriaren egun zehatz bat baino lehenago eman beharra dauka ( erdialdeko egun bat, 14, 15, ... ).
- Nahiz eta astean 4 edo 5 egunetarako lekua eskatu, aipatutako egun hori baino beranduago izena ematen duen ikaslea “ebentuala” bezala hartuko da.
2.- BEKA
ESKUBIDEA
- Beka eskubidea izateko, ikasleak ikasturte osoan gutxienez 20 egun etorri beharko dira jantokira.
3.- DIRU
ITZULPENA
- Ikaslea jantokira jarraian 4 egun edo gehiago etorriko ez balitz, egun horietako bakoitza
kuotaren erdia kobratuko zaio ( % 50 ).
-
Ikaslea 4 egun edo gehiago etorriko ez
balitz baina egun horiek jarraian ez badira, egun horietako bakoitzaren kuota
osoa kobratuko zaio ( % 100 ).
- Ikasleak eskurtsiora egun pasa joaten
direnean, jantokiko janaria hartu ez arren, kuotaren erdia kobratuko zaie ( %
50 ).
4.- GREBA
EGUNAK
- Sukaldariak greba egiten duenean, janaririk
zerbitzatzerik ez dagoenez, ikasleei ez zaie egun horretako kuotarik kobratuko
( % 0 ).
-
Irakasleek greba egin baina sukaldariak greba egingo ez balu, egun horretan
jantokiko zerbitzua izatea erabat posiblea denez:
* Delegazioan gurasook agian ez dituzuela
ikasleak eskolara bidaliko kontutan hartzen dute eta kuotaren erdia kobratuko lizueke.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina