2017-06-22

6. mailako ikasleen agur-festa

      Gaur 6. mailako 11 ikasleei "agur-festa" antolatu diegu. 

    5. mailako Naroaren eta 4. mailako Alainen gidaritzapean egin dugu festa. 

    Naroak prestatutako diptiko pollit bana banatu die 6. mailako ikasleei. Ondoren, irakasleek eginiko koadro bana ere banatu zaie. Gero, gelaz gela, eskolako ikasleak ere beraien oparia eskaini die. 6. mailakoak, bere aldetik, prestatu duten kartulina eder bat eman digute eskolan geratuko garenoi. Azkenik, eta festari amaiera emateko, aurreskua dantzatu zaie. 

     Opariz beteta joan zaizkigu laister ikasle ohiak izango direnak.

     Azpeitirako suerterik hoberena opa nahi diegu.















iruzkinik ez: