UEMA-tik proposatuta, duela aste pare bat "euskararen arnasgunea" zer den ikasi eta Euskal Herriko egoera soziolinguistikoa zein den lantzen jardun gara eskolako 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleok.
3 eta 4 mailako ikasleak norberaren autobiografia idazten jardun dira, egunean zehar egoten diren leku eta momentu desberdinetan zein hizkuntzetan jarduten diren jakiteko asmoarekin. Ia kasu guztietan, egun osoan euskaraz jarduten dira ia leku guztietan. Jarraian "euskararen arnasgunea" zer den jakiteko bideo bat ikusi dute eta ondorioztatu dutenez, pertsona batek goizetik gauera bere bizitza osoa euskaraz egiteko aukera ematen duen herria da. Horrekin batera, euskaraz egiten jarraitzeko animoak ematen dituzten kartelak egin dituzte.
5 eta 6. mailakook "euskararen arnasgunea" zer den ikasteaz gain, Euskal Herriko eta Errezilgo egoera soziolinguistikoa zein den aztertzen jardun gara. Hor konturatu gara Errezilen ia jende guztiak euskaraz egiten dugula baina Euskal Herrian ez dela hori gertatzen.
Maiatzaren 30ean gure gelan elkartu gara elkarri egindako lanak aurkezteko asmoarekin, baita 1 eta 2. mailako ikasleei ere.
Aurkezpena bukatutakoan, eskola kanpoan ipini ditugu Euskal Herriko egoera soziolinguistikoa adierazten duen mapa eta baita 3 eta 4. mailako ikasleek egindako kartelak.
Hemen duzue 5 eta 6. mailakook osatu genuen testua.
.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina