Urtero bezala lau eskola txiki elkartu ginen: Errezil, Bidania-Goiatz, Aizarna eta Albiztur. Eskola bakoitzak antzerki, dantza, bertso eta kantak eskaini zituen.
Haur Hezkuntzakoek kantuak eta dantzak eskaini zituzten. Lehen Hezkuntzako 1 eta 2. mailako ikasleek bertso, kanta eta dantzak, eta 5. eta 6.mailakook "Koadro lapurreta" izeneko antzerkia eskaini genuen. Ederki egin genuen.
Antzerki batzuk kanpoan egin genituen eta hotz handia egiten zuenez hamaiketakoa eta gainerako emanaldiak barruan egin genituen.
Eguerdian, bazkaldu eta gero, jolas librea eduki genuen. Beste herrikoekin futbolean ibili ginen.
Arratsaldean, hiru ekintza desberdin egin genituen: Dantzak, Baloi-errea eta mozorro jolasak.
Ederki baino hobeto pasa genuen. Datorren ikasturtean Albizturren izango gara.
Hemen duzue argazkien bildumatxo bat:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina