Atzo, 2019-ko otsailaren 19an Zarauzko Eroskira joan ginen. Bertan HAZTEKO ENERGIA proiektuaren barruan erosketak egin, bazkaria prestatu eta jan egin genuen.
Lehendabizi Azpeitira joan ginen. Azpeitian Zarauzko autubusa hartu genuen. Zarautzera iritsi ginenean Eroskira joan ginen. Bertan, Iratxe arduradunak zer egin behar genuen esplikatu zigun.
Gero, sukaldera joan ginen eta han beste bi pertsona ezagutu genituen, Iban eta Leire sukaldariak.
Mantalak eta azalpen bat eman zizkiguten. Gero menua zein izango zen esan ziguten:
- Garaiko barazkiak eta arrautza lorea.
- Zurrukutuna.
- Fruta eta jogurt irabiakia
Erosketak egiteko hiru taldetan banatu gintuzten: aurreneko taldeak barazkiak, bigarrengo taldeak zurrukutuna egiteko gaiak eta hirugarren taldeak postrea egiteko fruta eta jogurtak erosi genituen.
Erosketak egin genituenean, bazkaria prestatzeko garaia iritsi zen.Lehenengo barazkiak moztu genituen pusketa txikietan. Bigarrengo arrautza lorea egin genuen: flanerak, arrautza eta plastiko pusketa bat eman zizkiguten. Plastiko pusketari olioa eta gatz pixka bat bota genizkion. Plastikoaren lau aldeak elkartu genituen eta birak eman genizkion. Arrautza ur berotan egosi genuen. Ateratakoan lore forma zeukan.
Gero, Zurrukutuna egin genuen. Horretarako baratzuria moztu eta xerratu egim genuen. Jarraian zopako ogia moztu genuen. Guzti hori Ibanek uretara bota zuen eta bakailoa eta piper txorizeroa gehitu zizkion. Bitartean, frutak zuritu eta moztu genituen.Leirek laranja zukua egin zuen frutari bota eta ez erdoiltzeko. Gero Ibanek jogurrta eta eztia nahastu zizkion.
Dena prestatuta zegoenean bazkaltzen hasi ginen. Askorentzat ederra zegoen.
Iban, Leire eta Iratxe agurtu ondoren kalera atera eta hondartzara joan ginen. Hondartzan jolasean ibili ginen urarekin eta txakur batekin eta oso ondo pasa genuen. Gutako lau busti ziren.
Hiruretan Azpeitira zetorren autobusa artu gnuen. Azpeititik Errezilera kotxez etorri gininen.
OSO- OSO ONDO PASA GENUEN!!!!!!!!!!!!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina