2019-02-24

AITZARTEN GAZTA EGITEN


Otsailaren 19an Aitzarte baserrira joan ginen HHko 4-5 urtekoak eta LHko 1. eta 2. mailetakoak.

Juan Marik belarra eman zien ikuiluan zeuden ardi eta arkumeei.

Ardiak lasai utzi eta Juan Mari, Miren eta Izarorekin  gazta egitera joan ginen.  Pausoz pauso azaldu ziguten dena eta ederki jabetu ginen gazta egitea zer den.

Aurreko egunetan egindako gaztak ere erakutsi zizkiguten eta baten erdia jan genuen denon artean; ez zen zipitzik ere sobratu!!

Txakurrei kasu egin, argazkia atera eta esker ona adierazi ondoren, oinez bueltatu ginen eskolara eguraldi ederrarekin.

Eskerrik asko Aitzartekoei!



iruzkinik ez: