2019-11-26
2019-11-24
ABIETA BARRENAN
Azaroaren 20an Abieta Barrenara joan ginen arto biltzera.
Bittorik erakutsita egin genituen arto-lanak: bildu, zuritu eta aletu.
Hamaiketako goxoa jan ondoren, txori-izugarri polit bat egin zigun eta eskolan daukagu.
Ederki pasa ondoren, oinez bueltatu ginen eskolara.
Eskerrik asko Bittori horrelako aukera emateagatik!!!!!
Bittorik erakutsita egin genituen arto-lanak: bildu, zuritu eta aletu.
Hamaiketako goxoa jan ondoren, txori-izugarri polit bat egin zigun eta eskolan daukagu.
Ederki pasa ondoren, oinez bueltatu ginen eskolara.
Eskerrik asko Bittori horrelako aukera emateagatik!!!!!
2019-11-19
HALLOWEEN PROIEKTUA
LH 3-4ko ikasleak, Lengua Castellana arloan, "HALLOWEEN" proiektuan murgildu dira, herrialde desberdinetan ospakizun hau nola ospatzen duten aztertu dutelarik.
EUSKAL HERRIA- ARIMEN GAUA
EUSKAL HERRIA- ARIMEN GAUA
ESTATU BATUAK- HALLOWEEN
MEXIKO- DÍA DE MUERTOS
Etiketak:
2.zikloa (LH 3-4 ) 2019-2020 ikasturtea
2019-11-18
POLLITO PIO abestiaren bideoklipa
LH 1-2ko ikasleek Lengua Castellana arloan, "POLLITO PIO" abestiaren bideoklipa estreinatu dute.
2019-11-16
GOIZ PASA AZPEITIAN
Azaroaren 13an HH 4-5 urtekoekin eta LHko 1. eta 2. mailakoekin goiz polita pasa genuen Azpeitian.
Aurrena, Corrado Masaccirengana joan ginen txotxongiloak ikustera eta gero, liburutegira.
Gurasoei eskerrak egin ahal izan genuen joan-etorria.
Bideoan ikusten da umeen poza!
2019-11-13
Antzerki Topaketak Azpeitian
Azaroaren 12an, Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleekin Azpeitira jaitsi ginen lineako autobusean.
Iritsitakoan, Azpeitiako liburutegira joan ginen. Maider liburuzainak liburutegi osoa erakutsi zigun, gela eta txoko bakoitzean zer zegoen azalduz. Oso dotorea da Azpeitiko liburutegia. Jarraian, nahi genuen gela edo txokora liburuak ikusi eta irakurtzera joateko astia eman ziguten.
Hamaikak laurden gutxiagotan, liburutegitik atera, hamaiketakoa jan eta Soreasura joan ginen Antzerki Topaketetako lanak ikustera. Amezketako eskolako ikasleek 3 emanaldi eskaini zizkiguten, zein baino zein hobeagoak. Oso ondo prestatuak zeuden.
Ondoren, Sanagustin ondoko parke estalira joan ginen bazkaldu eta jolastera.
Ordubiak eta hogeian lineako autobusean igo ginen Errezilera. Frontoian jolasean jardun ginen arratsaldeko eskola-saioak hasi arte.
TOPIC-ekoekin txotxongiloak egin ditugu
Pasa den azaroaren 6an, Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleek txotxongiloak egin genituen Tolosako TOPIC –eko monitorearen gidaritzapean.
Aurretik
hitzartua genuen moduan, online konexio baten bitartez egin genituen 2 geletako
saioak. Gure ikasleek TOPIC-eko monitorea gelako arbel digitalean ikusi eta
entzuten zuten bitartean, monitoreak bere ordenagailuan ikusi eta entzun zituen
gure ikasleak.
Monitorearen
gidaritzapean ikasleek txotxongilo bana egin zuten. Ekintza hau ZABOR KUDEAKETA ETA HONDAKINEN
MURRIZKETAREN INGURUAN LAN
EGITEKO PROIEKTUAREN barruan
zegoen. Ikasleek aurreko bi egunetan,
TOPIC-ek proposatutako 2 bideo ikusi zituzten. Bi bideo horietan zabor gutxiago
sortu, sortutakoa ahal bada berrerabili eta bestela birziklatzea komeni dela
ikusi dugu.
Gela bakoitzean zabor poltsa bana
jaso genuen, berrerabiltzeko zaborrez betea. Material hori erabili genuen txotxongiloak
sortzeko.
2019-11-10
BASABEN SAGARDOA EGITEN
Urriaren 11n, HHko 4-5 eta LHko 1. eta 2. mailako ikasleekin Basabe Barrenara joan ginen sagardoa egitera.
Ederki prestatuta zeukaten guztia eta prozesu osoan parte hartzeko aukera paregabea izan genuen.
Lanak saria izaten du eta muztioa goxoa edan genuen eta baita txorizo pintxoa eta pastak jan ere.
Eguraldi ederrarekin, pozik itzuli ginen oinez eskolara!
Eskerrik asko Basabekoei!!!!
Ederki prestatuta zeukaten guztia eta prozesu osoan parte hartzeko aukera paregabea izan genuen.
Lanak saria izaten du eta muztioa goxoa edan genuen eta baita txorizo pintxoa eta pastak jan ere.
Eguraldi ederrarekin, pozik itzuli ginen oinez eskolara!
Eskerrik asko Basabekoei!!!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)