Pasa den azaroaren 6an, Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleek txotxongiloak egin genituen Tolosako TOPIC –eko monitorearen gidaritzapean.
Aurretik
hitzartua genuen moduan, online konexio baten bitartez egin genituen 2 geletako
saioak. Gure ikasleek TOPIC-eko monitorea gelako arbel digitalean ikusi eta
entzuten zuten bitartean, monitoreak bere ordenagailuan ikusi eta entzun zituen
gure ikasleak.
Monitorearen
gidaritzapean ikasleek txotxongilo bana egin zuten. Ekintza hau ZABOR KUDEAKETA ETA HONDAKINEN
MURRIZKETAREN INGURUAN LAN
EGITEKO PROIEKTUAREN barruan
zegoen. Ikasleek aurreko bi egunetan,
TOPIC-ek proposatutako 2 bideo ikusi zituzten. Bi bideo horietan zabor gutxiago
sortu, sortutakoa ahal bada berrerabili eta bestela birziklatzea komeni dela
ikusi dugu.
Gela bakoitzean zabor poltsa bana
jaso genuen, berrerabiltzeko zaborrez betea. Material hori erabili genuen txotxongiloak
sortzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina