3.zikloko ikasleak
GORLIZ
Gorliz herria Bizkaiko kostaldearen
mendebaldean kokatuta dago, Bilbotik 25
km ekialdera.
Iparraldean eta mendebaldean Bizkaiko Golkoarekin egiten du eta hegoaldetik
Plentziarekin egiten du topo.
Bere lur eremuko 10,29 km2-ak Uribe-Kosta eskualdean aurkitzen dira.
Gau egun biztanleria 5.200 baino gehiagokoa da.
Gorliz inguruko herriekin oso ondo komunikatuta dago errepidez, Getxorekin
BI-634, Bakiorekin BI-3151 eta Mungia BI-2120 errepideen bidez, gainera Loiuko
aireportua 20 minutura aurkitzen da.
Leku interesgarriak daude bisitatzeko: hondartza, pinudia, hondartzako
ibilbidea, harri bihurtutako aremuneak eta Gorlizeko itsasargia.
ATERPETXEKO DATUAK
Helbidea:Itsasbide, 58.48630 Gorliz
Telefonoa:94 677 42 65 (Javier Fuertes)
Faxa:94 677 03 72
Posta e:troka@troka.com
URTE GUZTIAN ZABALIK EGOTEN DA!!!
Gorlizeko aterpetxea
Gorlizeko
aterpetxea kostaldean dago.
Bederatzi logela
ditu. Logeletan sei pertsonentzako literak zeuden eta bi logeletan balkoiak
zeuden. Komunak eta jangela bazeuden. Horrez gain egongela bat ere bazeukan.
Kanpokaldean zelai handi bat
dago eta bertan tirolina bat. Trokabentura izeneko parke bat ere badauka
Gorlizeko aterpetxeak.
GORLIZEKO ATERPETXEKO JANTOKIA
Iritsitakoan hamaiketakoa hartu genuen. Gero
itsasargira joan ginen. Eta handik itzulitakoan bazkaldu egin genuen.
Bazkaltzeko dilistak eta paboa saltsan jan genituen.
Afaltzeko, zopa eta oilasko izterra. Hurrengo egunean, gosaltzeko, zerealak,
galletak, mantekila,... zegoen. Bigarren eguneko bazkarian makarroiak eta
solomoa jan genituen.
Otordu bakoitzean bi zerbitzari zeuden. Dena oso
ona zegoen.
ITSASARGIA
Lehenengo egunean hamaiketakoa jan eta gero
itsasargi batera joan ginen.
Joaterakoan ezkerretik aldapa handia zegoen eta
behean itsasoa. Irakasleak esan zigun eskubitik joateko. Iritsi ginenean, ura
edan eta jaitsi egin ginen bazkaltzera.
BIDEOA
Bideoan, arauak ikusi genituen. Arauak ziren: hondartzan ibili eta gero hankak garbitutan sartu etxera, 23:30-etatik
08:00-etara isiltasuna eta, baloiak hesitik kanpora atera ezkero, begiraleen bati
abisatu.
TIROLINA
Bazkaldu ondoren, tirolinan ibili ginen.
Altuera 7 metrokoa zen eta luzeeran 20 metrokoa. Bakoitza 2 aldiz jaitsi ginen. Oso ona zen jaistea.
BODY BOARD
Tirolina ondoren egin
genuen. Aurrena neoprenoa jantzi genuen. Gero paipoa hartu eta hondartzara joan
ginen. Bertan Albaro izeneko begirale batek esplikazioa eman zigun. Eta gero
olatuak hartzera joan ginen. Oso dibertigarria izan zen.
ABENTURA PARKEA
Azkeneko egunean,
goizean abentura parkean ibili ginen. Gauza asko egiten genituen: sokatatik
pasa, egurraren ganetik ibili, sare batetik pasa… Erorita minik ez hartzeko
arnesa eta kaskoa jantzi genituen. Buelta asko eman genituen eta ondo pasa
genuen.
ARKU-JAURTIKETA
Abentura parkean ibili eta gero arku-jaurtiketa egin genuen. Arku-jaurtiketan
txapelketa bat egin genuen eta gero globoak lehertzera jolastu genuen. Oso ona izan
zen.
AIREPORTUA
Loiuko La Paloma aireportura joan
ginen. Azafata batek erakutsi zigun nola ibili behar zen aireportuan. Zer egin
behar zen hegazkin bat hartzeko ere erakutsi zigun. Hegazkina hartzeko bidaia
agenziatan erosi behar zen billetea. Gero hegazkina hartu baino bi ordu
lehenago joan behar zen konfirmatzera eta orduerdi lehenago, hegazkinaren
barruan egon behar zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina