2026-06-19

LH6koen agurra

 Ekainaren 17an LHkoei agurra egin genien. Opariak banatu genituen gelaz gela. Irakasleek ere bertso bat egin zieten.


HHkoek marrazkiak egin zituzten.

                                                            
oso politak ziren marrazkiak



LH-koek ere gelaka banatu zituzten opariak.







Opari asko jaso ondoren eta denak gustora jaso ondoren beraiek ere bertsoak eta mural bat prestatuta zuten denentzako.



Bukatzeko argazkia atera genuen eskola osoak


IZARRAIZPE eta IKASBERRIN

 Ekainaren 5ean Azpeitira joan ginen Urola eta Ikasberri ikustera.


Lehenengo Urolara joan ginen eta altxorraren bila jolasa egin genuen.

Ondoren Ikasberrira joan ginen eta gelak ikusi genituen eta ikaslekin jolastu ginen.


Ondoren txorroetan bazkaldu genuen.



       HARRI                      

EKAIN TXOU

Ekainaren 3an Ekain Txou etorri zen gure eskolara.

Pegatina batzuk eman zizkigun eta gero berak firmatu egin zizkigun.

Lehenengo nola jazten zen erakutsi zigun eta ondoren bere aktuazioarekin hasi zen.
Gauza dibertigarri asko egin zituen,adibidez:txirula sudurrarekin jo,malabarak egin begiak itxita eta ...



LH, HH eta haurtzaindegi osoak ikusi genuen Ekain Txou.


Eta bukatzeko argazkia atera genuen guztiok batera.


IRAIA ETA UXUE

ZELATUN eta MUTXATEGIRA

 Ekainaren 16an eskola osoa mendira joan ginen.




 

HHko guztiak eta LH1-2koak Mutxategira joan ziren.



Bertan hamaiketakoa jan zuten.




LH3-4-5-6koak Zelatunera joan ziren.



Bidean deskantsuak egin zituzten.


Bertan hamaiketako ederra egin zuten.

Zelatun bertan beraiek asmatutako playback-ak egin zituzten.



Oinatz-Aratz.

2026-06-01

LOGELAN LOGALE

Apirilaren 21ean Kursaalera joan ginen Logelan Logale kantata kantatzera orkrestarekin eta Kepa Errastirekin.

Bi egunetan izan zen ikuskizuna. Gutxi gorabehera Gipuzkoako14 eskola joan ziren parte hartzera. 10 kantu ziren guztira eta nagusiena Logelan Logale zen.

Jende asko joan zen ikustera, bai ikasleak eta bai gurasoak.





 

Aratz eta Julen

BERTSO JAIALDIA

Maiatzaren 28an LH 5-6ko ikasleok bertso jaialdia egin genuen. 


Lehenengo, Bertsometa liburuko bertsoak kantatu genituen.

Gero pasahitza jolasa egin genuen.

 

Ondoren, bi oin eman eta kopla bat egin behar izan genuen,  eta ofiziozka ibili ginen.




Eta bukatzeko, pertsonaia ikusezinaren jolasean ibili ginen.


Aratz eta Julen

ITZULIA ERREZILDIK PASATU




Maiatzaren 15ean, Itzulia women ikustera joan ginen eskolako ikasle denak Goiko Plazara.



Txirrindulari asko pasa ziren eta oso azkar. 

Euskal talde bat ere bazegoen, Laboral Kutxa eta gainera oso ondo ibili ziren.



Guk ere oso ondo pasa genuen txirrindulariak ikusten.


                                                                                                         HARRI-JOANES

                                                                                                              

ISPILUARI BEGIRA (UEMA)

Apirilaren 27an Ale, UEMAko langilea, etorri zen  Errezilgo eskolara LH1-2koengana.


Hasteko, bakoitzari hiru orri eman zizkieten: etxea, kalea eta eskola. 

Orri bakoitzean hiru kolore jartzea zituzten: urdina, horia edo gorria.


Urdina: Euskaraz. Horia: Gazteleraz. Gorria: Beste hizkuntza bat. 

Eta leku bakoitzean ze hizkuntza erabiltzen duten jarri behar zuten koloreen bidez. 

Eta konturatu ziren euskera dela Errezilgo hizkuntza nagusia. 

                                    HARRI-JOANES

IZARRAIZPEKO IKASLE OHIAK

 Apirilaren 17an IZARRAIZPEko ikasle ohiak etorri ziren: June eta Ainara.

 Gauza asko esan zizkiguten : DBHn azterketa  gehiago, lan gehiago eta zigor gehiago egongo zirela.

Azalpen asko eman zizkiguten.

 Oso jatorrak izan ziren eta oso ondo pasatu genuen.




                                                                                                                                                                                                   Agoitz eta Unai




BURUHANDIAK EGITEN

 Maiatzaren 8an, Patxi eta Enok etorri ziren buruhandiak egitera.

 Iaz erraldoiak egin zirenez, aurten erabaki da buruhandiak egitea festetarako.



LH 5-6koei aukera eman ziguten kolorea aukeratzeko.

Horretarako, binaka jarri eta kaskoaren marrazkia eman eta pintatzen hasi ginen.

 Esan zuten kontuan hartuko zituztela koloreak.


XUHAR ETA NORA


























































































































































LH1-2 eta LH3-4koak IGERILEKUAN MAIATZEAN


LH1-2 eta LH3-4koak Azpetiko igerilekuan ibili dira maiatz osoan.



Maiatzaren 4tik maiatzaren 29ra bigarren ziklokoak eta lehenengo ziklokoak Azpeitiko igerilekura joan ziren. 


Asko ikasi dute, eta ariketa desberdin asko egin dituzte.

Ostiralero jolasak egin dituzte, eta azkeneko egunean  denbora osoan jolasten ibili ziren.

Beraien monitoreak,Jone eta Janik,uretara bota zituzten azken egunean.

Arratsaldero joaten dira igerilekura, autobusa, 14:30ean hartu eta 14:45etik 15:45 arte igerilekuan egon dira. 16:30etan iristen ziren Errezilera.


Oso ondo pasa zuten!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!



Iraia eta Uxue

 








BAGOAZ!

 Maiatzaren 26an UEMAk antolatutako BAGOAZ saioa izan genuen Alerekin. 

Hamarretatik hamaiketara jolas bidez asko-asko ikasi genuen eta informazio asko jaso genuen.

Mezu inportanteena hauxe izan zen: AZPEITIAN ERE EUSKERAZ HITZ EGITEko, DBHra GOAZENEAN.

Gainera Ale oso jatorra zen. Oso oso ondo pasa genuen.



                                                                                                                                                                     

                                                                                     Unai eta Agoitz