2026-05-27

HH-KOAK LIBURUTEGIAN

 

GAUR GOIZEAN, HH 2-3 ETA HH 4-5 URTEKOAK, AZPEITIKO LIBURUTEGIRA JOAN GARA. 


BERTAN MAIDERREK OSABA OTSO KONTATU DIGU. BAITA NEU NAIZ EDERRENA ERE. AZKENIK, OILOA OHEAN KONTATU DIGU. 


GERO PARKERA JOAN GARA HAMAIKETAKOA EGITERA ETA ONDOREN, JOLASTEN IBILI GARA. 

BUELTAN ERREZILERA AUTOBUSEAN ETORRI GARA.

OSO ONDO PASA DUGU!










GASTEIZEN EGUN PASA

 Maiatzaren 25ean Gasteizen izan ginen LH5-6koak.


Gasteizera ailegatutakoan, paseo bat egin eta kanpotik Ajuriaenea ikusi genuen. Ondoren, Legebiltzarrera joan ginen.


Legebiltzarrean hiru lekutan egon ginen: hasieran prentsa aretoan, ondoren gela noblean eta azkenik botoen lekuan.





Bero  handia egiten zuenez, helatua jateko aukera ere izan genuen.

OLINPIADA TXIKIAK

 Apirilaren 24an Tolosara joan ginen egun pasa Olinpiada txikiak egitera. 

Gipuzkoako eskola txiki guztiak joan ginen, eta guztira 16 talde osatu ziren.



Jolas desberdinak egin genituen. Denera 16 talde izan ginen, 16 txokotan banatuta.

 LH 3-4ko 8 taldeak kanpoan hasi ziren eta LH 5-6ko beste  8 taldeak  barruan hasi ziren.




LIBURUAREN ALTXORRA

Maiatzaren 6an liburuen altxorra etorri zen. 

Lehenengo LH 1-2koekin elkartu zen Imanol,  eta ondoren LH 3-4 eta LH 5-6koekin. 

Liburu berriak erakutsi eta hilabete utzi zizkigun liburuak irakurtzeko  gela bakoitzean



Liburuak hartu, irakurri eta itzultzen jarduten dugu. 
Gero, ekainaren 2an joango da liburuen altxorra eskolatik.


ZURE IRRIBARREA, NIRE INDARRA

 Maiatzaren 8an LH5-6koak Azpeitira joan ginen Soreasura hitzaldi bat entzutera. Aniztasun funtzionalari  buruz hitz egin ziguten, eta Mare Urdinakoek antolatu zuten.


Azpeitiko Iraurgikoak, Ikasberrikoak, Izarraizpekoak eta Azkoitiko Bizilore eskolakoekin batera izan ginen Soreasun, hitzaldia entzuten.


Bertan, "Zure irribarrea nire indarra" taldeko hiru guraso eta bi ume egon ziren, azken hauek  desgaitasun batekin.

Geroago, galderak egin genituen. Egoera berriak ezagutzeko aukera izan genuen.

LAURA ETA NORA

IZAN ZAITEZ ZEU

 Joan den ostiralean, maiatzaren 15ean, IZAN ZAITEZ ZEU eguna ospatu genuen.



Irakasleek ipuin bat kontatu ziguten:  IZAN ZAITEZ ZU KOSME.

Irakasleak untxien belarri batzuekin zeuden Koxme bezala.

LH guztiari kontatu ziguten ipuina,.



Ipuina irakurritakoan, bakoitzari txartel txuri bat eman ziguten egun horri buruzko zerbait idatzi eta gero eskola atariko horma-irdian itsasteko.



Uxue eta Iraia



TIPI-TAPA

Apirilaren 30ean, hilabetero bezala, Tipi Tapa egin genuen.

San Antoniora joan ginen kontu kontari eta ondoren hamaiketakoa jan genuen Borondegin.

Oso ondo pasatu genuen!




 


Unai eta  Agoitz

NOLEGA

 Maiatzaren 22an NOLEGA jaialdia ospatu genuen eskolan, Txinkorta eta Albizturko ikasleekin batera.


LHko ikasleak goizean antzerkiak eta dantzak egin zituzten.


HHkoak Uztarraka urjauzira joan ziren.


Arratsaldean denok jolasak egin genituen hainbat txokotan: frontoian, eskolan bertan, zemeterioan,...



Nolegako azken saioa zenez, bukaeran 3 eskoletako ikasle eta irakasleek bertso bat abestu genuen Aker oker eta Xagar alboan genituela.

Bero handia egin zuen baina OSO ONDO PASA GENUEN!




Aratz-Oinatz.