2016-11-04

BIZITZAZ BLAI

      Azaroak 4an Borondegira joan gara "Bizitzaz Blai" proiektu barruan bide istripu baten inguruan azaldu behar zizkiguten  testigantzak entzutera.

      Udaletxeko Gizarte Zerbituetako Elena Rikondok egin digu gaurko ekitaldiaren sarrera, arrazoia, ikusi eta entzungo genuena, ...




     Saio 2 zatitan banatu da. Lehenik, istripu batean parte hartzen duten profesionalen azalpenak entzun ditugu eta bigarrengoan, berriz, istripuarekin bizipen zuzena eduki duten 2 pertsonen adierazpenak, heriotza gertatu ondoren Gizarte Zerbitzuetatik eskainzten den laguntza eta baita horren ondoren sortutako gaixotasunen berri eman ere.




    Ertzainek istripu batean egiten duten lana erakutsi digute. Istripu bat ikusitakoan 112 zenbakira hots egin behar dela eta itxurazko kasu baten audioa entzuteko aukera izan dugu. Beraien ondoren suhiltzaileen txanda izan da; beraiek istripuetara doazen bitartean eta han ikusitakoaren inguruan izaten dituzten sentipenak azaldu dizkigute. Azkenik, anbulantziakoek  pertsona baten bizitzak eten bat jasan deazakeela erakutsi nahi izan digute, ondorioak uzten dituzten sendatutakoak ala betirako izango diren etenak.   


             



    2. zatian, Bidegoiango Jon Galarragak istripua jasan ondoren izandako bizipen pertsonala erakutsi digu, nola aldatu izan zen bere bizitza istripua gertatu ondoren, nola berreariki izan behar izan zuen berriro bere bizitza hori, ... Jokin Urangak hartu dio jarraipena eta berak  kuadrillako 3 lagun istripu batean nola galdu zituen eta une haietan eta ondoren bizitako esperientziak kontatu dizkigu.



     Jarraian, istripu ondoren heriotza gertatzen denean, Gizarte Zerbitzutik zer laguntza mota eskaintzen zaien hildakoen familiei azaldu digu, famili horiek zein egoeretan geratzen diren, nola egin behar izaten duten aurrera, ...  Honekin batera, medikuak pertsona hauek nola joaten diren beraien osasuna galtzen erakutsi digu eta nola joaten diren berarengana kontsultoriora.   

    Azkenik, alkateak han elkartu garen denoi eskerrak eman eta ikasleei hainbat aholku luzatu dizkie. 

       Bilera amaitu denean, ikasleak beheko plazara jaitsi dira eta han zeuden Ertzaintzaren eta  suhiltzaileen  motor, furgoneta eta kamioietan sartu eta ezagutzeko aukera izan dute. Gauza bera anbulantziarekin.









     



     Ikasleak eta partehartzaileek azaltzen ziren argazki bat atereaz  amaitu da gaurko saioa.





     Oso balorazio positiboa egin dugu saioaren inguruan.

     Orain, datorren astean, eskolan segida emango diogu proiektuari.





.


iruzkinik ez: