Azaroak 3an Nuarbeko urtegia eta Oñatzeko Ur Edangarrien Araztegira bisita egitera joan gara.
Lehen Hezkuntzako 3 geletan "URA" hartu dugu proiektu moduan lan egiteko gai bezala, eta horren barruan, "Uraren ziklo integrala" zuzen-zuzen ezagutu nahian antolatu dugu bisita hau.
Lehenik Nuarbeko urtegira joan gara eta han ikasleak 2 taldetan banatu dira, 1. mailatik 3. mailara bitarteakoak alde batetik eta, bestetik, 4. mailatik 6. mailakoen bitartekoak. Talde bakoitza gidari baten azalpenak entzunez egin du bisita. Urtegia zertarako den azaldu digute, ura biltzearen arrazoia zein den, presaren forma zein den, ura nola hartzen den, zein tuboetatik hartzen den araztegira joango den ura, zein tuboetatik hustutzen den urtegiko ura, gainezka egiten badu nola hustutzen den sobera dagoen ura, ... Prersako pareta barruan dauden tuneletan barrena ibili gara eta eskailera batzuk igota, presan goialdean atera gara.
.
Jarraian, Oñatzen dagoen Ur Edangarrien Araztegira joan gara. Han, Nuarbeko urtegitik datorren urak zergatik eta nola garbitzen diren erakutsi digute. Ura araztegira sartutakoan turbina bat mugitzen du eta horrekin instalazioetan behar den argindarra lortzen dute. Urak disolbatuta daramatzan materiak uretik banadu egiten dira eta kolak bezala elkartzen dituen produktu batekin bildutakoan, ura lasai utzi materia horiek hondoratu egiten dira; segidan, ondarretatik ur hori pasa eta azken materiak kentzen zaizkio. Jarraian, garbitu den ur horri kloroa eta fluorra botatzen zaizkio, erabat edangarri bihurtzeko. Azkenik, ur edangarria deposito handi batean pilatzen da. Gero hortik Azopeitira eta Urola-Kostako herrietara zabaltzen da.
Hona hemen, bukaeran araztegiaren funtzionamendua azalduz egin diguten laburpena.
Gauza asko ikasita bueltatu gara eskolara.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina