2016-11-30

ERANTZUKIZUNAK

      Aste honetan, KITCAIXA  proiektuaren barruan "erantzukizunak" lantzeko prestatutako materiala landu dute 5 eta 6. mailako ikasleekin.

      Alde batetik, norberarekiko, besteenganako eta ingurumenarekiko ditugun erantzukizunak zein izan daitezkeen ikasten jardun dira. Baita erantzukizun horiek betetzeko egin daitezken hainbat ekintza ezagutu dituzte.

         Bestalde, erantzukizun bat egoki betetzeko eman ditzakegun pausoak zein diren ezagutu eta, ondoren,  beraiek kasu praktiko bana planifikatu dute.

         Beste bi atal geratzen zaizkigu oraindik lantzeko:  egoera konkretu baten dauden umeek sentitzen dutena ezagutu eta era egokian nola gestionatu eta, kontsumoaren inguruko erantzukizunak. 






iruzkinik ez: