COVID19-ak gutako
inork imajinatuko lituzkeen egoeratan jarri gaitu denok, tartean daude, elkarrekin
denbora pasatzeko ezarri diren mugak. Orain, aurrean dugun erronka zuhurtziaz
beldurra galtzen joatea izango da.
Bihartik aurrera umeek
kanpoan ordubete pasatzeko aukera izango dutela iragarri dute eta eskolatik,
lagundu asmoz, familiekin gogoeta batzuk partekatu nahi ditugu:
- Umeei seguru ateratzen lagundu. Azken asteotan eman diren arrisku
mezuekin baliteke ume batzuek irteeren aurrean beldurra sentitzea, horren
aurrean, mezu lasaigarriak ematea komeni da.
- Kalean jendea maskarilekin ikusiz gero, jakin dezatela maskarilak ez direla mehatxu seinale. Gerta liteke ume batzuek esperientzia txarra bizi izana medikuetan eta beraien esperientzia horrekin konektatzea. Horren aurrean, kalean aurkitu aurretik, etxean maskarilekin jolastea komeni da.
- Herrikideak aurkitzea poza izatea. Zuhurtziak kontaktu fisikoak ekiditea eskatzen
du, baina, ez beste pertsonak etsaitzat hartzea. Horregatik, familiartekoak,
lagunak edota herritarrak kalean aurkitzean elkar agurtzea eta distantzian egin
daitezkeen jolas txikiak pentsatzea komeni da.
- Saltoak, korrika, oreka jolasetan, bizikletan eta
antzeko mugimendu handitan ibiltzeko baliatu.
- Gure ibilbidea etxean elkarrekin pentsatu. Irteerak, distantziak zainduz, gure senide edo lagunen atarira bisitan joateko edo gure herriko txoko desberdinak esploratzeko baliatu ditzakegu.
Eguzkiaz, aireaz
eta herriaz goza dezazuela. Eskolatik, laster elkar ikusiko dugun nahiarekin
ondo izan!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina