2020-04-07

IPUIN ASMATUAK - Jaitam eta Zuzu

        5 eta 6. mailako ikasleak, Aste Santutako opor hauetan egiteko ditugun  hainbat erronken artean, eskolako ikasle gaztetxoentzako ipuin batzuk asmatzea pentsatu dugu.

       Egun batzuetan, asmatu ditugun ipuinak  zintzilikatuko ditugu blog honetan, txanda bakoitzean bat.  Badakigu baita ere txikienok oraindik irakurtzeko lan pixka bat duzuela eta horregatik, ipuin hori bera entzuteko moduan ipiniko dizuegu.

         Asko gustatuko litzaiguke ipuina entzun ondoren marrazki polit bat egingo bazenute. Zuen gurasoak marrazki hori bidali nahi badigute ( antton@errezilgoeskola.eus ), saiatuko gara blog honetan ipuinaren jarraian ipintzen. 


      Hemen doakizue gure lehenego ipuina:




JAITAM ETA ZUZU

Nahia Altuna  


Bazen behin, Jaitam izeneko mutiko bat Afrikan bizi zena. Oso goiz jeikitzen zen eskolara joateko. 
           

Bera bakarrik joaten zen eta eskola oso urrun zegoen. Egunero harrisku handietatik pasatzen zen baina Jaitam oso ausarta zen. Eskola ez zitzaion gustatzen batere. Eskolara iritsitakoan andereñoa esplikatzen hasten zen. Jaitamek ez zuen arretarik jartzen. 

Etxera iritsitakoan amak eta aitak uraren bila bidaltzen zuten. Jaitam uraren bila joaten zenean  oso bide  luzea egin behar izaten zuen oinez. Bidean mutiko bat topatu zuen eta biak batera kontu-kontari joan ziren eta horrela zioten:

     -  Kaixo, ni Jaitam naiz eta zu nor zara?

     -  Ni  Zuzu  naiz.  Zertara etorri zara?

     -  Ni ura hartzera etxera eramateko, eta zu?

    -  Ni ere bai. Nahi al duzu nire laguna izan? - galdetu zion  Zuzuk.
     -  Bai, nahi dut zure laguna izan.

     -  Biok batera joango gara uraren bila.

     -  Ados.


            Biak ura hartu eta etxera joan ziren. 

Etxera iritsitakoan Jaitamen ama zain zegoen eta Jaitamen amak ez zion utzi Zuzurekin jolasten. Jaitami lanak eginarazi zizkion amak. Etxera sartu ziren eta amak lanak egiteko esan zion. Jaitam mahaian eseri zen eta eskolako lanak egiten hasi zen. Zuzu etxera joan zen. 

Urrengo egunean Jaitam eskolara joan baino lehen Zuzuren etxera joan zen. Zuzu negarrez ari zen. Jaitamek galdetu zion ea zer gertatzen zitzaion eta Zuzuk esan zion bere aitak debekatu egin ziola lagunekin ibiltzea. Orduan Jaitamek esan zion biak batera alde egingo zutela eta beste norabait joango zirela. 

Geroxeago leku bat bilatu zuten lo egiteko. Han geratu ziren eta ez ziren eskolara joan. Urrengo egunean Jaitamen gurasoak eta Zuzuren gurasoak oso kezkatuta zeuden eta beraien semeen bila hasi ziren. Ordubete pasa eta gero  kezkatuegi zeuden. Bitartean Jaitam eta Zuzu arriskuan zeuden,  lehoi bat beraien atzetik zebilen.

Beraien gurasoak iritsi zirenean Zuzu erori egin zen eta lehoiak gainera saltatu zion. Orduan Jaitamek salbatu egin zuen eta gurasoak ikusi zuten oso adiskide onak zirela eta handik aurrera biak batera ibiltzen dira jolasean.

Orain Jaitam eta Zuzu lagunik onenak dira eta biak batera ibiltzen dira beti. Beraien gurasoak ere lagunak egin dira eta elkarri  laguntzen ibiltzen dira.

BENETAZKO LAGUNAK ELKARRI LAGUNTZEN DIOTE.



.

iruzkinik ez: