2021-05-18

BALE-EHIZA

 Aspaldi-aspaldiko kontuak gogora ekarriz, baleak ehizatu ditugu gelan.




IZAN ZAITEZ ZEU!

Atzo, maiatzak 17, "Izan zaitez zeu!" lelopean ospatu genuen eguna, bakoitza den bezalakoa dela eta elkar errespetatu behar dugula aldarrikatuz.


 Aniztasuna aberastasuna da, eta gutako bakoitza ale txiki bat baino ez aniztasun horren barruan. Hori irudikatzeko borobil handi bat osatu genuen guztion argazkiekin.



Gainera, geletan gaiaren inguruan lanketa egin ostean, denon artean ostadarraren kolorez apaindu genuen hurrengo horma-irudia bakoitzak bere ezaugarriak adieraziz.

 

2021-05-13

2021-05-10

ERREZIL EZAGUTZEN

 Maiatzaren 7an eskolatik Baldara joan ginen HHkoekin eta 1. eta 2. mailako ikasleekin.

Gustura ibili ginen lore artean bideko baserrien izenak aipatuz.