2024-05-07

TATIANA IRAKURLAGUNEN

 Gaur, maiatzak 6, Tatiana etorri zaigu Irakurlagunen irakurtzera.

 Dakizuen bezala, LH5-6 eta LH1-2ko ikasleak elkartzen gara, zaharrenek  gazteei irakurtzen irakasteko.


Tatiana animatu zaigu Txanogorritxu ipuina kontatzera bere hizkuntzan, ukranieraz. Ume guztiak arreta handiz entzuten egon dira, oso interesgarria delako beste hizkuntza batean ezagutzen dugun ipuin bat entzutea.



      Eskerrik asko, Tatiana!

2024-05-04

IBARBI AUZOAN

 




Maiatzaren 3an Ibarbi auzoan Ibili ginen.

Kotxez joan ginen gurasoekin Galarraga arte oso bide luzea

zen. Lenengo Anttoni non jaio zen ikusi genuen. 

Bidean etxe asko zeuden: Mikel Agirretxena.

Azken batean iritxi ginen Gorotzenera hamaiketakoa egitera.

Zorion,Lorea,Agoitz, eta Izarne bizi dira bertan.

Gero Maialen, Naia, Sara, Izaro eta Nerearen etxea ikusi 

 genuen. Gero Laura,  Alain, eta Jonen etxea ikusi genuen.

 Baitaere Aimar, Ugaitz, Neia,June,Aritz eta Elenena. Azkenik

 Eihari,Uxue eta Xubanena ikusi genuen.

Eta azkenean eskolara iritxi ginen.

OSO ONDO PASA GENUEN!!!

 




2024-05-03

LH6koak HH4-5ekoei ingelesez irakurtzen

 Aste honetan HH4-5koei ingelesez ipuinak irakurri dizkiegu. Hiru talde desberdinetan banatu ginen eta talde bakoitzak ipuin desberdinak irakurri genizkien. Ipuin guztiak Maisy saguaren bildumakoak dira. .


Lehenengo taldeak Maisy plays football irakurri zuen, Haizeak eta Mikelek.




    
  Bigarren taldeak Maisy goes to libary irakurri zuen,  Alaiak,Eiharik eta Oihanek.




Hirugarren taldeak Maisy goes to nursery irakurri zuen, Araiak eta Izarnek.






Oso saio dibertigarria izan zen. Hurrengoan berriz egiteko moduan.
Txikiak oso gustora eta txintxo portatu ziren.





2024-05-01

TIPI-TAPAKOAK ESKOLAN

Joan den ostegunean, apirilak 25, Tipi-Tapan saio berezia izan genuen. 

Goizean beti bezala hamar eta erdietan udaletxe aurrean elkartu ginen. 


Ondoren, Borondegira joan ginen. Hamaiketakoa egindakoan, eskola erakustera joan ginen bertako kideei.


  



    Bertan, ikasleekin egoteko aukera izan zuten eta beraiei laguntzeko.




 Eskola erakutsi ondoren, LH5-6 gelara joan ginen eta azalpen txiki bat eman genien.



 Ederki ibili ginen!

Alaia, Oihane, Mikel eta Izarne