2026-06-01

BURUHANDIAK EGITEN

 Maiatzaren 8an, Patxi eta Enok etorri ziren buruhandiak egitera.

 Iaz erraldoiak egin zirenez, aurten erabaki da buruhandiak egitea festetarako.



LH 5-6koei aukera eman ziguten kolorea aukeratzeko.

Horretarako, binaka jarri eta kaskoaren marrazkia eman eta pintatzen hasi ginen.

 Esan zuten kontuan hartuko zituztela koloreak.


XUHAR ETA NORA


























































































































































LH1-2 eta LH3-4koak IGERILEKUAN MAIATZEAN


LH1-2 eta LH3-4koak Azpetiko igerilekuan ibili dira maiatz osoan.



Maiatzaren 4tik maiatzaren 29ra bigarren ziklokoak eta lehenengo ziklokoak Azpeitiko igerilekura joan ziren. 


Asko ikasi dute, eta ariketa desberdin asko egin dituzte.

Ostiralero jolasak egin dituzte, eta azkeneko egunean  denbora osoan jolasten ibili ziren.

Beraien monitoreak,Jone eta Janik,uretara bota zituzten azken egunean.

Arratsaldero joaten dira igerilekura, autobusa, 14:30ean hartu eta 14:45etik 15:45 arte igerilekuan egon dira. 16:30etan iristen ziren Errezilera.


Oso ondo pasa zuten!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!



Iraia eta Uxue

 








BAGOAZ!

 Maiatzaren 26an UEMAk antolatutako BAGOAZ saioa izan genuen Alerekin. 

Hamarretatik hamaiketara jolas bidez asko-asko ikasi genuen eta informazio asko jaso genuen.

Mezu inportanteena hauxe izan zen: AZPEITIAN ERE EUSKERAZ HITZ EGITEko, DBHra GOAZENEAN.

Gainera Ale oso jatorra zen. Oso oso ondo pasa genuen.



                                                                                                                                                                     

                                                                                     Unai eta Agoitz                                               





                                                                                               

2026-05-27

HH-KOAK LIBURUTEGIAN

 

GAUR GOIZEAN, HH 2-3 ETA HH 4-5 URTEKOAK, AZPEITIKO LIBURUTEGIRA JOAN GARA. 


BERTAN MAIDERREK OSABA OTSO KONTATU DIGU. BAITA NEU NAIZ EDERRENA ERE. AZKENIK, OILOA OHEAN KONTATU DIGU. 


GERO PARKERA JOAN GARA HAMAIKETAKOA EGITERA ETA ONDOREN, JOLASTEN IBILI GARA. 

BUELTAN ERREZILERA AUTOBUSEAN ETORRI GARA.

OSO ONDO PASA DUGU!