2022-06-02

TIPI-TAPA maiatzak 26

 


Maiatzak 26an  Tipi-Tapa egitera joan ginen aitona-amonekin.  Udaletxean elkartu ginen eta handik San Josera joan ginen .Gero 11:30 etan bueltatu ginen





Bertan Akertxokoko begirale berria ezagutu genuen, Andrea .





2022-06-01

TXINDOKIKO ITZALA PARKERA ETA OLABERRIRA IRTEERA

Maiatzak 27an 3.zikloko ikasleak Txindokiko Itzala parkera irteera egin genuen. Oso ondo ibili ginen tirolina, arnes.. artean. Ordu eta erdiko buelta egin genuen bertan. 

Handik Olaberriko zirkuitora joan ginen. Efren Vazquezek ondo gidatzen irakatsi zigun, txukun ibiltzen. Ondoren karting saio bat egin genuen. Bertan bazkaldu eta Errezilera itzuli ginen. Mundiala!










KERIK GABEKO GAZTEAK SARIA


 Maiatzak 31n, Osasun sailak antolatzen duen "kerik gabeko gazteak" programaren saria jasotzera joan ginen 3.zikloko ikasleak. Programa horren lehen saria irabazi genuen. Tabakismoaren aurkako kartelak egin behar ziren. 

Saria, Txindokiko Itzala parkerako sarrerak eta bertara iristeko autobusa ziren.

Antton gurekin etorri zen eta gero hondartzan ibili ginen denok. Eta bukaeran helatu bat eman zigun Anttonek denoi! Ederki!










2022-05-24

SAGARRAREN TXOKOA PROIEKTUA




OSTIRALEAN, MAIATZAK 20, 3,4,5 ETA 6.MAILAKOAK BESABE BASERRIRA JOAN GINEN SAGARRONDOETAKO LORATZEA IKUSTERA. PROIEKTU HAU OTSAILEAN HASI GENUEN, TXERTAKETA ETA LANDAKETA LANDUZ  ETA ORAIN LORATZEA IKUSTEA TOKATZEN ZITZAIGUN. DATORREN KURTSOAN FRUITUAK JASOTZEA TOKATUKO ZAIGU...