2026-01-15

25-26 MATRIKULAZIOA

     Hauxe duzue 2026-2027 ikasturteko matrikulazio kanpainarako eskola txikien spot-a.







HERRI ESKOLAKO MATRILUAZIO SPOT-A

     Hauxe duzue 2026-2027 ikasturteko matrikulazio kanpainarako eskola txikien spot-a.



<iframe width="560" height="315" src="https://www.youtube.com/embed/Htowr_bgNP4?si=Tk39vG74dQ3vPSrk" title="YouTube video player" frameborder="0" allow="accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture; web-share" referrerpolicy="strict-origin-when-cross-origin" allowfullscreen></iframe>


2025-12-19

Olentzero eta Mari Domingi Errezilgo Herri Eskolan

Kaixo, familia eta lagunak! Hemen duzue aurtengo jaialdiko argazkiekin bideoa.

Ondo pasa Gabonak eta gozatu etxeko eta ingurukoekin. Urte Berri ON!!!  


2025-12-17

ONGIZATE EMOZIONALA

Azaroaren 17an  Ongizate  Emozionaleko saioa izan genuen 
LH5-6koak, Ane izeneko neska batekin.


Lehenengo guri buruz hitz egin genuen, eta ondoren Anek berari buruz hitz egin zigun, elkarren aurkezpenak eginez.


Gero, jolas bat egin genuen eta bideo bat erakutsi zigun Anek, zein motatako emozioak zeuden azaltzeko: tristura, poza, haserrea, amorrua...


Bukatzeko, hiru itsaso marraztu genituen: barea edo lasaia, olatu txikiekin eta zakarra. Guk geure emozioak nola sentitzen genituen  jarri behar genituen, itsaso horiekin lotura eginez.

 
Oso interesgarria izan zen.
Julen eta Xuhar.