2026-10-20

NATURAKO MATERIALEKIN ESKULANAK EGITEN



HH2-3 eta HH4-5 eko ikasleak elkartu eta San Jose-ra egindako irteeran bildu genituen gauzekin, eskulanak egiten aritu ginen. Lehenengo, ikusi zer genuen, gero pentsatu zer egin, egin beharrekoa marraztu eta egiteari ekin genion. Bakoitzak berea egin ondoren, lehortzen utzi eta hurrengo egunean, etxera eraman genituen. 
Oso gustora aritu ginen! 



  





 

2026-10-04

ARTAUNTZARA JOAN GINENEAN...


Irailaren 16ean Artauntzara joan ginen HH4-5 eta LH1-2,
Adei, Kaiet eta Enararen etxera.
Ainimaliak ikusi eta gero beheraka abiatu ginen.    
Ibarbia auzoko etxe batzuk ezagutu genituen. 
Arregitxora iritsi ginenean Neian urtebetetzea ospatu genuen eta bixkotxoa jan genuen.
Gero eskolaraino jeitsi ginen.   
Oso  ondo  pasa  genuen.