2009-12-10
2009-12-09
Euskararen eguna
Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatu genuen eskolan.
Goizean, gela bakoitzak, prestatuta genuena gainantzekoei eskaini genien. Egoardiko 12tan elkartu ginen gimnasioan eta programa honako hau izan zen:
- Sarrerako bertso saio bat Lh3 koen eskutik.
- Haur Hezkuntzakoek poema dantzatua eta olerki batzuk errezitatu zizkiguten.
- Lh1 koek asmakizun sorta ederra.
- Lh2 koek Amerikari buruzko kanta polit bat abestu ziguten.
- Lh3 kook "Antton eta Inesen abenturak" izeneko ipuina kontatu ziguten
- Azkenik denok, neska eta mutil banatuta, elkarri "Anttoni eta Antton" kantua abestu genuen.
Arratsaldean, gurasoak gaztainak erretzen zizkiguten bitartean, gu bi taldetan banatu eta jolasak egin genituen:
- HH eta Lh1 koek, gimnasioan jolas ezberdinak egin zituzten.
- Lh2 eta 3 kook, frontoian, aurretik prestatua genuen taula handi batean , MATRAKA jolasa egin genuen.
Laurak eta laurdenak aldera, denok eskolan elkartu eta gaztainak jaten jardun ginen. Bai ederrak zeudela!
BIDEOAK:
2009-12-04
Txotxongilo jaialdia Tolosan
Iritsi ginenean txontxongiloak ikustera joan ginen. Baina antzerkiko hizkuntza ez genuen ezer ulertu tailandieraz egin zutelako. Ezkerreko aldean lau pertsona zeuden instrumentuak jotzen eta kantatzen. Eskubiko aldean berriz panpinen eszenatokia zegoen. Instrumentuak, panpinen itxura eta antzezleak Tailandiakoak ziren. Istorioa kontatuko genuke baina ez genuen ezer ulertu.

Ondoren hamaiketakoa Berdura plazan jan eta gero parkean ibili ginen pixka batean.
Aranburu jauregian txotxongiloen museoa ipinita zegoen eta Elene izeneko neska batek gidatu zigun. Era guztietako txotxongiloak ikusi genituen: handiak, txikiak, modernoak...Telebistatik ere ikusi genituen txotxongiloen emanaldiak.
Plaza Berrian bazkaldu genuen kioskoaren barruan. Jolastu ondoren Leidor zinemara joan ginen arratsaldeko saioa ikustera. Quebeceko talde bat zen. Erdaraz eskaini ziguten saioa eta ondo ulertu genuen. Istorioa asko gustatu zitzaigun. Tamaina handiko panpinak ziren, pertsona baten tamainakoak.

Laurak eta laurdenetan autobusa hartu eta herrira etorri ginen.
2009-12-03
Unibertsoari buruzko aurkezpena
Planetei, izarrei, astroei… buruzko lana egin genuen. Gure aurkezpena hasi aurretik emeek txisteak kontatu zituzten. Kartelak ere ipini genituen ateetan.
Bi esperimentu egin genituen: ilargi-eklipsea eta eguzki- eklipsea izenekoak. 15:45ean bukatu genuen. Esperodugu asko gustatuko zitzaiela. Guri behintzat gustatu zitzaigun.
2009-11-26
2009-11-20
2009-11-19
ESKOLAKO BLOGA
- Nola sartu gure blogera:
- Ikustera bakarrik:
i. Idatzi http://www.errezilgoikasleak.blogspot.com/ eta klikatu.
- Ikusi eta zerbait berria sartzeko:
i. Lehenik, gure GMAILeko kontuan sartu.
ii. Ondoren, interneteko barran, idatzi http://www.errezilgoikasleak.blogspot.com/ eta klikatu.
- Nola bidali testu bat korreo elktronikotik gure blogera:
- anttongarro2.eskola@blogger.com zuzenbidera bidali.
- Zure korreo elektronikoa zabaldu. Ondoren "IDATZI MEZUA" aukeratu eta klikatu.
- Zure lanaren izenburua izando dena, mezu berrearen "GAIA" lauki barruan idatzi.
- Zure lanaren testua izando dena, idatzi mezua idazteko dugun koadro handiaren barruan.
· Irudirik gehitu nahiko bazenu, Irudia dagoen tokian kopiatu eta testuarekin batera itsatsi. Hau testuaren hasieran, erdian, bukaeran,… nahi duzun tokian kurtsorea ipinita itsatsi dezakezu.
· Lana bukatzen duzunean, "BIDALI" sakatu.