2009-12-09

Euskararen eguna



Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatu genuen eskolan.

Goizean, gela bakoitzak, prestatuta genuena gainantzekoei eskaini genien. Egoardiko 12tan elkartu ginen gimnasioan eta programa honako hau izan zen:



  • Sarrerako bertso saio bat Lh3 koen eskutik.

  • Haur Hezkuntzakoek poema dantzatua eta olerki batzuk errezitatu zizkiguten.

  • Lh1 koek asmakizun sorta ederra.

  • Lh2 koek Amerikari buruzko kanta polit bat abestu ziguten.

  • Lh3 kook "Antton eta Inesen abenturak" izeneko ipuina kontatu ziguten

  • Azkenik denok, neska eta mutil banatuta, elkarri "Anttoni eta Antton" kantua abestu genuen.

Arratsaldean, gurasoak gaztainak erretzen zizkiguten bitartean, gu bi taldetan banatu eta jolasak egin genituen:




  • HH eta Lh1 koek, gimnasioan jolas ezberdinak egin zituzten.

  • Lh2 eta 3 kook, frontoian, aurretik prestatua genuen taula handi batean , MATRAKA jolasa egin genuen.

Laurak eta laurdenak aldera, denok eskolan elkartu eta gaztainak jaten jardun ginen. Bai ederrak zeudela!



BIDEOAK: