2009-12-04

Txotxongilo jaialdia Tolosan

Abenduaren 1ean Tolosara jaitsi ginen Txotxongilo jaialdira. 3 ordu laurden egon ginen autobusaren zain.

Iritsi ginenean txontxongiloak ikustera joan ginen. Baina antzerkiko hizkuntza ez genuen ezer ulertu tailandieraz egin zutelako. Ezkerreko aldean lau pertsona zeuden instrumentuak jotzen eta kantatzen. Eskubiko aldean berriz panpinen eszenatokia zegoen. Instrumentuak, panpinen itxura eta antzezleak Tailandiakoak ziren. Istorioa kontatuko genuke baina ez genuen ezer ulertu.

Ondoren hamaiketakoa Berdura plazan jan eta gero parkean ibili ginen pixka batean.

Aranburu jauregian txotxongiloen museoa ipinita zegoen eta Elene izeneko neska batek gidatu zigun. Era guztietako txotxongiloak ikusi genituen: handiak, txikiak, modernoak...Telebistatik ere ikusi genituen txotxongiloen emanaldiak.

Plaza Berrian bazkaldu genuen kioskoaren barruan. Jolastu ondoren Leidor zinemara joan ginen arratsaldeko saioa ikustera. Quebeceko talde bat zen. Erdaraz eskaini ziguten saioa eta ondo ulertu genuen. Istorioa asko gustatu zitzaigun. Tamaina handiko panpinak ziren, pertsona baten tamainakoak.

Laurak eta laurdenetan autobusa hartu eta herrira etorri ginen.

iruzkinik ez: