2009-11-20

ARRITXULON EGONALDIA



2009-ko urriaren 7, 8, eta 9-an Oiartzungo Arritxulo aterpetxean egonaldia egin genuen ( Lehen Hezkuntza osoa ).

Autobusa goizeko 9:15etan genuen, eta 11:00ak aldera iritsi ginen. Iritsitakoan hamaiketakoa egin eta aterpetxeko lekuak ezagutzera joan ginen.

Aterpetxeko monitoreak, Garazi eta Irati ziren.

Aurrenengo egunean pixka bat libre ibili ginen. Eguardi aldera, Elgoibarko 14 urteko ikasleak etorri ziren. Arratsaldean mendira joan ginen jolasak egitera.

Gauean gaubela egin genuen.

Hurrengo goizean mendira joan ginen eta arratsaldean ebia egin zuenez eskulanak egin genituen. Gauean disko festa egin genuen eta hura bukatutakoan ohera joan eta Antton zirikatzen ibili ginen. Inesek, berriz, Txanoberdetxoren ipuina kontatu zigun, eta parra asko egin genuen.

Azkeneko egunean lagunak agurtu, logelak hustu, bazkaldu eta etxera joan ginen.

iruzkinik ez: