2019-05-20

BIDE HEZKUNTZA

   Gaur ertzainak etorri zaizkigu eskolara Bide Hezkuntza  erakustera.

    Lehenengo saioan 4, 5 eta 6. mailako ikasleak joan gara.  Bizikleta ibilgailua da eta han ibiltzen garenean gidariak gara eta ez oinezkoak. Horregatik, arau batzuk bete behar ditugu.

       Hasieran jostailuak eta ibilgailua bereizi ditugu. Patinak, trizikloa, scooterra eta patinetea jostailuak dira eta bizikleta, berriz, ibilgailua.  Bai jostailu eta bai bizikletan goazenean, beti kaskoa jantzita ibili behar gara.  Horietako bakoitzarekin non bai eta non ezin garen ibili erakutsi digu.

       Ondoren, trafiko-seinaleak erakutsi dizkigu: STOP, eman bidea, rotonda, abiadura muga, debeku seinaleak, ...


         Jarraian, bidegorrian nola ibili esan digu:  
  • Lurrean marraztuta dauden jarraiko marrak ezin dira gurutzatu.
  • Zatituta dauden marra gainetik pasa gaitezke.
  • Eskuinetik ibili behar da.
  • Aurreratu behar badugu, inor ez badator, ezkerreko karriletik pasa behar dugu.
  • Bidegorrian zebrabidea badago, oinezkoak lehentasuna dauka.
  • Errepidea zebrabidetik pasa behar badugu, bizikletatik jetxi eta oinez pasako gara.
  • Bizikletantzako pasabide bereziak zein diren ikusi ditugu.

         Bizikletan goazenean, zer segurtasun gauza eraman behar ditugun esan digu: txirrina, arropa erreflektantea, balaztak, ...

               
              *  Katadioptrikoa:   gurpiletan eramaten diren plaka reflektanteak, laranja kolorekoak.

          Bizikletan goazenean, gure besoak dira "intermitenteak".


       Kotxean goazenean, beti, beti, beti, segurtasun-uhala jarri behar dugu. Bestela, airean aterako gara eta aurreko kristalaren aurka buruarekin joko dugu.  Uhala jarri gabe baldin badugu, "airbagak" ez du saltatuko.



iruzkinik ez: