2019-05-26

IRUREN BARATZEAN IKASIZ


Maiatzaren 22an Irurera joan ginen baratzeko lanak egitera.

Baratzaren bueltan makina bat gauza ikusteko aukera izan genuen: oiloa txitekin, erleak erlauntzan eta lorez-lore, sagar pepittak sagarrondoan, zaldiek ebakitako garia, euren simaurra, zorriak eta amona mantangorriak baba-landareetan eta abar. 

Artoa eta pipak erein genituen. Patatak eta baba handiak bildu ondoren, jateko prestatu genituen eta jolasean ibili bitartean egin genuen hamaiketako goxoa.

Saio bikaina ikasturte honetako azkena!




iruzkinik ez: